Sopelako Udala - Liburutegiko laguntzaileen lan-poltsa sortzeko oinarrietan zuzenketa eginda da adin baldintzetan

Liburutegiko laguntzaileen lan-poltsa sortzeko oinarrietan zuzenketa eginda da adin baldintzetan

Sopelako Udalak jakinarazi nahi du zuzenketa bat egin behar izan duela liburutegiko laguntzaileen lan-poltsa sortzeko oinarrietan, hain zuzen ere, adin baldintzei erreferentzia egiten dion puntuan. 

Zentzu honetan, oposaketa honetara aurkeztu nahi duten pertsonek 16 urte beteta izan beharko dituzte eta derrigorrezko erretiro-adinetik gorakoa ez izatea eskatuko da.

Errakuntza zuzenduta, Udalak eskaerak aurkezteko epea luzatzea erabaki du, martxoaren 23ra arte (barne). Iragarkia datorren martxoaren 16an publikatuko da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean. 

Koronabirusa dela eta, aurkezteko asmoa duten pertsonei, posible den heinean, tramiteak telematikoki egiteko gomendioa luzatzen zaie  https://sopelarin.sopelana.net/Oposiciones/WebOposiciones atariaren bitartez.