Sopelako Udala - Liburutegiko laguntzaileen lan poltsa sortzeko hautapen prozesua zabalik da martxoaren 13ra arte.

Liburutegiko laguntzaileen lan poltsa sortzeko hautapen prozesua zabalik da martxoaren 13ra arte.

 

Sopelako Udalak liburutegiko laguntzaileen lan poltsa sortzeko epea ireki du. Iragarkia gaur, martxoak 6, argitaratu da BAOn, eta izena emateko epea bost egunekoa izango da, bihartik aurrera; beraz, 2020ko martxoaren 13an, ostirala, amaituko da.

Nabarmendu behar da eskabidearekin batera alegatutako merezimenduen zerrenda eta horien egiaztapena aurkeztu beharko direla.

Oposizioen atarian gaurtik aurrera izena emateko aukera gaitu da, eta asteleheneko lehen orduan, lehen egun baliodunean, inskribatutzat joko dira.

Gainera, oposizioen atariaz gain, interesdunek administrazio publikoen administrazio prozedurari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak zehazten duen moduan ere aurkeztu ahal izango dute.

Oinarriak: Liburutegiko laguntzaileen lan poltsa