Sopelako Udala - Zabalik da gidabaimena lortzeko azterketa euskaraz egiteagatik dirulaguntzak eskatzeko epea

Zabalik da gidabaimena lortzeko azterketa euskaraz egiteagatik dirulaguntzak eskatzeko epea

Gidabaimena euskaraz ateratzeko dirulaguntzak emango ditu Sopelako Udalak.  Helburua euskara herritarren artean sustatzea da, erabilera normaldu dadin.

Onuradunak 17 eta 23 urte bitarteko gazteak izango dira, Sopelan erroldatuta egon beharko dute eta B gidabaimena lortzeko azterketa teorikoa euskaraz eginda eduki beharko dute.

Deialdiaren zenbatekoa 500 eurokoa da, eta eskatzaile bakoitzak 100 euroko dirulaguntza jaso ahal izango du.

Eskaerak bihartik aurrera egin daitezke eta epea zabalik egongo da 2020ko apirilaren 30era arte. Eskaria inprimaki normalizatuan eginda eta behar bezala beteta aurkeztuko dira.

Arau oinarrien helbide elektronikoa: https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus/transparency/bc4969e3-1112-4588-867f-a437d5b611d9/

Oinarriak eta bete beharreko inprimakiak eskuratzeko: http://sopelaudala.org/index.php/eu/dokumentuak-sopela/cat_view/23-dirulaguntzak-subvenciones