Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak 2020ko udal aurrekontuak onartu ditu

Sopelako Udalak 2020ko udal aurrekontuak onartu ditu

Datorren urteko kontuak 15,3 milioi eurokoak dira, hau da, aurreko ekitaldiarekiko %5,26ko igoera suposatzen du.

Udal Gobernua pozik agertu da aurtengo ekitaldiko udal kontuak onartzeko EH Bildurekin lortutako aurrekontu-akordioarekin.

Aurrekontu berriek Sopelak aurrera egiten jarraitzeko eta administrazioak eskatzen dituen aldaketak eta aurrerapenak egin ahal izateko balioko dute. 

Sopelak aurrekontu berriak izango ditu 2020ra begira. EAJ-PNVk (7) eta PSE-EEk (1) osatutako gobernu taldearen aldeko 8 botoekin, EH Bilduren (6) eta DB-Turen (1) abstentzioekin, Sopelako Udalak ekitaldi honetako aurrekontuak onartu zituen atzo arratsaldean ospatutako osoko bilkuran. Elkarrekin Podemoseko bi ordezkariek kontrako bozka eman zuten. Horrela, 2020ko udal kontuak 15.299.592  eurokoak dira, hau da, aurreko ekitaldiarekin alderatuz % 5,26ko igoera dakar. 

EAJ-PNV, PSE-EE eta EH Bilduko ordezkariek, balorazio oso positiboa egin dute lortutako aurrekontu-akordioaren inguruan. "Zalantzarik gabe, udal kontu berriak onartzea oso albiste ona da sopeloztarrentzat. Garrantzitsua akordioetara iristeko egin dugun ahalegina azpimarratzea. Guztiok adostasunerako borondatearekin lan egin dugu beti, eta horregatik, aurrekontuen onarpenarekin pozik gaude, Sopelak aurrera egiten jarraitzeko balioko baitute, baita administrazioak behar dituen eta bizilagunek eskatzen dituzten aldaketak eta aurrerapenak egiten jarraitzeko ere ", azaldu dute akordioa adostu duten taldeko ordezkariek. 

Aurrekontu-proiektu hau egiteko, gobernu-taldeak EH Bilduren proposamenak izan ditu kontuan, eta onartu ondoren, EAJ-PNV, PSE-EE eta EH Bilduko kideekin osatutako batzorde mixto bat sortuko da.

Kontu berriek erantzuna ematen diete Udalak aurre egiten dien beharrei, posizio eraginkor, egonkor eta errealista batetik, etorkizuneko Sopela sendotzeko eta modernizatzeko proposamenak oinarri izan behar dituen zutabeak finkatzeko.

Aurrekontu berriek kudeaketa ekonomiko eraginkorra mantentzen lagunduko dute, udal eredu aurreratua eta ekonomikoki bideragarria eraikitzeko gai izango dena. Kontu horiek sopeloztarrentzat oinarrizkoak diren proiektuei eustea eta udal instalazioak eta azpiegiturak kalitatezko zerbitzu publikoekin hobetzeko bidean aurrera egin ahal izatea ahalbidetuko dute.

2020ko aurrekontuaren ardatz nagusiak

Kontu berriek gobernuaren ekintza inspiratu duten eta inspiratzen jarraituko duten printzipioak errespetatzen jarraituko dute, kalitatezko zerbitzu publikoak bermatuko dituzte, eta sopeloztarrentzat ongizatea, kohesioa eta garapen-aukerak bermatzen jarraitzeko beharrezko baldintzak sortuko dituzte. Hauek dira EAJ-PNV, PSE-EE eta EH Bilduk hartutako eta adostutako ildo nagusiak:

  1. Mugikortasun ildoan: Erdigunearen semipeatonalizazioa eta Jauregizar Plazaren eraberritzea; trafikoak Sopelak eragiten dituen arazoei soluzioak bilatzeko prozesu parte hartzaile bat abiaraztea; Ripa saihesbidearen bitartez Sopelako erdigunea lasaitzea; bidegorri-sarearen handitzea.
  2. Hezkuntza eta Kultura ildoan: lursailen egokitzea ikastetxe berri bat eraikitzeko; liburutegi berri baten edo eraikin kultural baten eraikitzea; egungo liburutegia segurtasun neurrietara egokitzea eta eraberritzea. 
  3. Hirigintza ildoan: HAPOa (Hiri Antolamendurako Plan Orokorra) abiaraztea; babes ofizialeko etxebizitzak bultzatzea, baita alokairua ere; Larrabasterra suspertzea; Sopelako Irisgarritasun Plana eguneratzea: Herritarren parte hartzea sustatzea. 

Enplegua eta Ekonomia Sustapena beste lan esparru garrantzitsua izango da. Hortaz, jarraipena emango zaio langabezian dauden pertsonei zuzendutako Laguntza Zerbitzuari eta honez gain, udalak hurrengo dirulaguntza lerroak eskainiko ditu: 

  • Ekintzaileei laguntza eta babesa emango zaie, ekintzailetzarako diru-laguntzen programaren bidez, partida 15.000 eurora arte handituz.
  • Mikroenpresen eta autonomoen lehiakortasuna hobetzeko 20.000 euroko partida berri bat sortuko da. 
  • Enpresek Sopelakoak diren langabeen kontratazioa finantzatzeko 10.000 euroko beste partida bat sortuko da. 
 

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia