Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Asu, Bareño eta Loiolan TAO sistema ezartzea baztertu du Udalak

Asu, Bareño eta Loiolan TAO sistema ezartzea baztertu du Udalak

Azaroan eta abenduan zehar zabaldutako prozesu parte hartzaileko emaitzak aztertu ondoren, azkenean, Asu, Bareño eta Loiolan TAO sistema ezartzea baztertu du Sopelako Udalak. 

Auzokideen iritzia ezagutu eta beraien babesa izateko xedez, Udalak prozesu parte hartzaile bat abiarazi zuen gune hauetan bizi diren mila auzotar ingururi  zuzenduta. Pasa den azaroaren 23an, Udalak  azaltze eta parte hartze jardunaldi bat antolatu zuen, hiru informazio puntu kokatuz gune desberdinetan. Gobernu taldeko kideek, dozenaka herritar jaso eta prozesuaren inguruko azalpenak eman zituzten. Halaber, fisikoko bertaratu ezin izan zutenetzat, eta abenduaren 15era arte, udal webgunean atal bat zabaldu zen auzokideek TAO zerbitzua ezartzearekin ados zeuden ala ez adierazi zezaten. Telematikoki parte hartzeko arazoak zituztenei, udaletxera hurbiltzeko aukera ere eskaini zitzaien, Herritarren Arretarako Bulegoaren bitartez, bozketa prozesuan parte hartzen laguntzeko. Era berean, Udalak bandoak ezartzeaz gain, gutun bat ere buzoneatu zuen parte hartze bide eta baldintza guztien berri emanez. 

Hala, guztira, parte hartze bide guztien bitartez 105 bozka jaso dira. TAO zerbitzua ezartzearen aldeko bozkak 45 izan dira, eta beste 60 kontra. Emaitza hauek kontuan izanda, eta herritarren parte hartzea uste baino baxuagoa izan dela ikusita, Udalak ez du jasoko 2020an zehar lizitatu eta martxan jarri behar duen behar duen TAO zerbitzuaren plegu berrietan ordainpeko zerbitzu bat ezartzea aipatutako hiru gune hauetan. Beraz, egoera dagoen moduan mantenduko da. 

Esan bezala, datozen hilabeteetan, Sopelako Udalak datorren urtean martxan jarri beharko den TAO zerbitzuaren lizitazio prozesu berria prestatzeko lanari ekingo dio. Zerbitzuaz arduratu nahi duten enpresek aurkeztu beharko dituzten eskaintzen betekizun eta baldintza guztien plegu berriak prestatu behar ditu. Plegu honetan jasoko diren nobedadeen artean, aurreratu beharra dago, enpresako ibilgailu bat duten TAO guneko Sopelako bizilagunentzako, Udalak ibilgailu horren matrikula sisteman sartzea aurreikusten duela. 

Egun, Sopelak 1.297 aparkaleku ditu eta ordainketa bidezko aparkaleku sistema udan baino ez dabil, ekainaren 1etik irailaren 30era, Barinatxe eta Arrietara-Atxabiribil hondartzen ingurunean. 

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia