Sopelak bidegorriak eraikitzeko ideien lehiaketa bat abiarazi du
- Bisitak: 5712
“Nahiko genuke, bada, sopeloztarrek prozesu honetan parte hartzea, eta, horregatik, Sopelako Udalak, Hirigintza, Obra eta Zerbitzu eta Ingurumen Arloen bidez, abian jarriko dugu Sopelako bidegorri‑sarea eta instalazio osagarriak garatu eta hobetzeko ideien lehiaketa” azaldu du Josu Lanzaluze alkateak.
Aurkezten diren ideiek zerikusia izan beharko dute bidegorriekin, alokairu‑puntuekin edo horiei loturiko instalazioekin. Lehiaketa behar bezala ezagutaraziko da Udalaren web‑orrian, eta, horrekin batera, argitara emango dira nahitaez bete beharreko oinarriak ere. Irabazten duen ideiak, Udalaren web‑orrian argitaratzeaz gain, 150€ko saria jasoko du; bigarrenak, 100€; eta hirugarrenak, 50€. Sari guztiak Sopelako saltokietan erabili beharko dira