Loiola, Asu eta Bareñon TAO zerbitzua ezartzeko aukerari buruzko informazio jardunaldia

Sopelako Udala, 2020an martxan jarri beharko den TAO zerbitzuaren lizitazio prozesu berriari begira ari da lanean.

Loiola, Asu eta Bareño inguruko zenbait bizilagunek, uda garaian TAO zerbitzurik ez dagoen guneetan aparkatzeko sortzen diren  arazoen inguruko kezka adierazi ostean,   Udalak, auzokide hauek helarazitako beharrizanari erantzun egoki bat eman nahi dio.

Guzti horregatik, auzokideen iritzia ezagutu eta ahalik eta adostasun maila handiena lortzeko helburuarekin, Udalak azaltze eta parte hartze jardunaldi bat antolatu du datorren azaroaren 23an, larunbata. Jardunaldia goizez izango da, 10:00etatik 14:00etara, eta hurrengo leku hauetan kokatuko dira informazio jaimak:

BANDOA DESKARGATU: http://sopelaudala.org/index.php/eu/dokumentuak-sopela/cat_view/15-herritarren-partehartzea-participacion-ciudadana