Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Udalak Loiola, Asu eta Bareñon TAO zerbitzua ezartzeko aukerari buruzko prozesu parte hartzailea irekiko du

Udalak Loiola, Asu eta Bareñon TAO zerbitzua ezartzeko aukerari buruzko prozesu parte hartzailea irekiko du

  • Udalak azaltze-jardunaldi bat antolatu du non Josu Landaluze alkateak eta Gobernu taldeko zinegotziek hiru gune hauetako auzokideen iritziak entzungo dituzten. Hitzordua datorren azaroaren 23an izango da, 10:00etatik 14:00etara.
  • Fisikoki bertaratu ezin diren pertsonek, beraien iritziak udal webgunearen bidez helarazi ahal izango dituzte edo baita Udaleko Herritarren Arretarako Bulegora hurbilduz ere.

Sopelako Udala 2020an martxan jarri beharko den TAO zerbitzuaren lizitazio prozesu berriari begira ari da lanean. Datozen hilabeteotan, udal sopeloztarra zerbitzuaz arduratu nahi duten enpresek aurkeztu beharko dituzten eskaintzen betekizun eta baldintza guztien plegu berria egiten murgilduko da.   

Baina prozesu osoa abiarazi aurretik, Udalak herritarren iritzia entzun nahi du, eta zehazki, Asu, Loiola eta Bareño guneetako auzokideena. Udalak jakin badaki udako hilabeteetan gune hauetan aparkaleku arazoak sortzen direla. Jende askoz gehiago etortzen da hondartzen ingurura eta horrek zirkulazio eta aparkaleku arazoak sortzen ditu.

Azkenengo asteotan, Josu Landaluze alkateak gune hauetako auzokideekin izandako batzarretan, auzokideek TAO zerbitzurik ez dagoen kaleetan aparkatzen duten ibilgailuen dentsitate handiagatiko kezka erakutsi diote. Sistema Asu, Bareño eta Loiolako guneetara zabaltzeak egoera hau arintzen lagun zezakeela uste dute, uda garaian ibilgailuen errotazio handiagoa sortuz eta beraien kaleak kotxez betetzea saihestuz.

Guzti horregatik, auzokideen iritzia ezagutu eta beraien laguntza izateko xedez, Udalak azaltze- eta parte hartze-jardunaldi bat antolatu du datorren azaroaren 23an. Goizez izango da, 10:00etatik 14:00etara, eta hurrengo leku hauetan kokatuko dira jaimak:

  • Loiolan: Loiola Zeharbidea kaleko aparkalekuan
  • Asun: Arnabar kalean, Martxoak 8 kalearen izkinan
  • Bareñon: Bareño kalean, Uribe Bazterra Etorbidearen izkinan

Josu Landaluze alkateak berak eta Gobernu taldeko zinegotziek bere ekarpenak egin eta aparkaleku arautuaren zerbitzua ezartzearen inguruan bere iritzia eman nahi dituen auzokide oro entzungo dituzte.

Eragindako guneetako sopeloztarren iritzia ezagutu nahi dugu. Udaletik auzokide batzuek helarazitako beharrizan bati erantzun nahi diogu, baina guztien iritzia jakin nahi dugu. Zirkulazioa erraztu eta egoiliarrei arazoak ekiditea ahalbidetzen duen edozein ekarpen aztertua izango da lizitazio berrira gehitzeko”, adierazi du Josu Landaluze alkateak.

Halaber, fisikoko bertaratu ezingo diren pertsonentzat, eta bi astetan zehar, udal webgunean atal bat egongo da eragindako auzokideek TAO zerbitzua ezartzearekin ados dauden ala ez adierazi dezaten.   

Fisikoki zein elektronikoki parte hartzeko baldintzen artean, 16 urte baino gehiago izan beharko dituzte, hiru gune hauetariko baten erroldaturik egon beharko dira eta NAN bitartez identifikatu beharko dira. Telematikoki ere ezin parte hartu dezaketen pertsonak Udaletxera hurbildu ahal izango dira eta Herritarren Arretarako Bulegotik bozketa prozesu honetan lagunduko zaie.    

Jaso diren, eta ondoren aztertuko diren, ekarpenekin bat etorriz, Udalak zerbitzu berriaren klausulen plegua idatziko du.   

Egun, Sopelak 1.297 aparkaleku ditu eta ordainketa bidezko aparkaleku sistema udan baino ez dabil, ekainaren 1etik irailaren 30era, Barinatxe eta Arrietara-Atxabiribil hondartzen ingurunean.

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia