Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako hurrengo osoko bilkura urriaren 31an, osteguna

Sopelako hurrengo osoko bilkura urriaren 31an, osteguna

 

Sopelako Udaleko hurrengo osoko bilkura urriaren 31n izango da, osteguna, 19:30ean udaletxeko areto nagusian. Auzokideek udal bilkuretara joateko eta bertan parte hartzeko eskubide osoa dute. Honakoa izango da aztergaien zerrenda:

1.-2019KO IRAILAREN 26 ETA URRIAREN 17KO AURREKO AKTEN ONESPENA, BIDEZKOA BADA.

ATAL ERABAKITZAILEA

2.-BETEBEHARREN AITORPENA. (152/2019 espedientea)

ARGIBIDE, SUSTAPEN ETA KONTROL ATALA

3.-PRESAZKO MOZIOAK, HALAKORIK BADA.

4.-ALKATETZA-DEKRETU HAUEN BERRI EMATEA:

  • (A)..- BERRI EMATEA: 2019KO 3. HIRUHILEKOARI DAGOKION FINANTZA IRAUNKORTASUNARI BURUZKO TXOSTENA, GASTU OROKORRETARAKO DIRUZAINTZAKO GERAKINAK ERABILTZEAREN GAINEKOA. (1362/2019 ESPEDIENTEA)
  • (B).- BERRI EMATEA: 2019KO 3. HIRUHILEKOARI DAGOKION AURREKONTUAREN GAUZATZE-EGOERA. (1360/2019 ESPEDIENTEA)
  • (C).- BERRI EMATEA.- GAIA: 1450/2019 ALKATETZA DEKRETUA, IRAILAREN 6KOA, EZKONTZEKO AHALMENA AMAIA GUENETXEA ANDREARI ESKUORDETZEARI BURUZKOA. (3265/2019 ESPEDIENTEA)
  • (D).-BERRI EMATEA.- GAIA: AURREKONTUA KREDITU-TRANSFERENTZIEN BIDEZ ALDATZEKO 16. ZK.DUN ESPEDIENTEA. (3999/2019 ESPEDIENTEA)
  • (E).-BERRI EMATEA.- GAIA: AURREKONTUA KREDITU GEHIGARRIEN BIDEZ ALDATZEKO 17. ZK.DUN (ESPEDIENTEA. 3405/2019)
  • (H).-BERRI EMATEA.- GAIA: 1561/2019 ALKATETZA DEKRETUA, URRIAREN 15EKOA, EZKONTZEKO AHALMENA AMAIA GUENETXEA ANDREARI ESKUORDETZEARI BURUZKOA. (3483/2019 ESPEDIENTEA)

5.- ERREGUAK, GALDERAK ETA MOZIO EZ ERABAKIGARRIAK.

Mozio ez erabakigarriak

  • (A).- MOZIO EZ-ERABAKIGARRIA, SOPELAKO EHBILDU UDAL-TALDE POLITIKOAK HAINBAT SINDIKATUREN ORDEZKARI GISA AURKEZTUA.- GAIA: UDALAREN KIROL-EKIPAMENDU ETA ZERBITZUAK. (3648/2019 ESPEDIENTEA)
  • (B).- MOZIO EZ-ERABAKIGARRIA, DENOK BATERA SOPELA UDAL-TALDE POLITIKOAK SOPELAKO PENTSIODUNEN MUGIMENDUAREN ORDEZKARI GISA AURKEZTUA. (3653/2019 ESPEDIENTEA)
  • (C).- MOZIO EZ-ERABAKIGARRIA, ELKARREKIN PODEMOS SOPELA UDAL-TALDE POLITIKOAK AURKEZTUA.- GAIA: UDALERRIAN ENERGIA BERRIZTAGARRIAK SUSTATZEA. (3671/2019 ESPEDIENTEA).
  • (D).- MOZIO EZ-ERABAKIGARRIA, EUSKO ABERTZALEAK-NACIONALISTAS VASCOS, SOPELAKO EHBILDU Y ELKARREKIN PODEMOS SOPELA UDAL-TALDE POLITIKOEK AURKEZTUA.- GAIA: PROCÉS SENTENTZIA. (3674/2019 ESPEDIENTEA)

DEIALDIA

 

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia