Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Udalak etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du

Udalak etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du

Sopelako Udalak guztira 40.000 euro bideratuko ditu pertsona gazteei euren emantzipazio bidean laguntzeko  eta Sopelan alokairuko etxebizitza bat eskuratzeko erraztasunak eskaintzeko. 

Eskaerak egiteko epea gaur zabaldu da, urriak 23, eta  interesa duten pertsonek, azaroaren 8ra arte izango dute eskaerak aurkezteko denbora.

Instituzio publikoek beharrezkoak diren inguruabarrak bultzatu behar dituzte etxebizitza duin eta egokia izateko eskubidea bermatzeko. Sopelako Udalak jakin badaki udalerrian etxebizitza bat alokatzeko zailtasunak dituzten herritarrak daudela. Hala, beste urte batez, Udalak laguntza ekonomikoak emango ditu etxebizitzaren alokairuaren ordainketa errazagoa egiteko. 

Pertsona  gazteei  laguntzea  euren  emantzipazio bidean eta orokorrean, Sopelan alokairuko etxebizitza bat eskuratzea erraztea dira dirulaguntza lerro honen bi helburu nagusiak” esan du Josu Landaluze alkateak. 

Udalak, guztira, 40.000 euro bideratuko ditu eta eskaerak egiteko epea gaur bertan, urriak 23, zabaldu da. Interesa duten pertsonek, azaroaren 8ra arte izango dute eskaerak aurkezteko aukera. Sopelako  Udalak  Sabino  Arana  kaleko  1.ean duen  Erregistro  Nagusian  aurkeztu  beharko  dira eskabideok,  edo  bestela,  Larrabasterrako  Loiola Ander  Deuna  kaleko  28.ean  dagoen Herritarren Arretarako  Bulegoan. Era  berean,  telematikoki aurkeztu   ahal   izango   dira   Udalaren   egoitza elektronikoaren bitartez: https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus 

Onuradunei dagokionez, bi adin-multzo ezberdinduko dira: 18 eta 35 urte bitarteko pertsonak (A-Modalitatea) eta 36 urtetik gorako pertsonak (B-Modalitatea). 

Dirulaguntzen onuradun izan daitezke, beste batzuen arten, baldintza hauek betetzen dituzten adin nagusiko pertsona fisiko guztiak:

  1. Diru-laguntzaren eskatzailea etxebizitza baten alokairu kontratu baten titularra izan beharko da, eta etxebizitza hori bere ohiko egoitza izan. Aipatutako kontratua Euskal Autonomia Erkidegoko Hiri Finken Errentamendu Kontratuen Erregistroan inskribatuta izan beharko da. 
  2. Nazionalitate espainiarra eduki beharko da, edo Europear Batasuneko Estatuetako baten nazionalitatea, edo Europear Espazio Ekonomikoarena, edo Suitza. Beste atzerritarren kasuan, Estatu espainiarrean legalki bizi beharko dira.
  3. Errolda: Diru-laguntzen onuradun diren BU-ko pertsona guztiek diru-laguntza jasoko duen etxebizizan erroldatuta egon beharko dute eskaera egiten duten momentuan, eta gainera, BU-ko pertsona guztiek Sopelan erroldatuta egon beharko dute gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin etenik gabe. 
  4. Dirulaguntza eskatzen duen pertsonaren eta errentatzailearen artean ezin izango da inolako familia-loturarik izan odolkidetasun edo ahaidetasuneko bigarren mailaraino.
  5. BU-ko diru-sarreren muga urteko deialdian: 25.000,00 euro gordin urtean, bizikidetza-unitatea pertsona bakar batez osatuta baldin badago. 32.000,00 euro gordin urtean, bizikidetza-unitatea bi pertsona baino gehiagoz osatuta baldin badago
  6. Antzeko xedea duten beste administrazio publikoko laguntzekin bateraezinak dira. Beraz, BU-ko inor ezin izango da antzeko xedea duten beste administrazio publikoko laguntzen onuradun izan.
  7. Alokatutako etxebizitza Sopelako udalerriaren barne aurkitu beharko da, eta Udal Erroldan altan emanda. Etxebizitza lehendik dagoen eraikin batean kokatuta egon behar da, eta eraikin hori hirigintza-planeamenduan finkatuta izan behar da, eta haren aurreikuspenekin bat etorri.
Interesa duten pertsonek, bete beharreko baldintza, balorazio irizpide eta aurkeztu beharreko dokumentazioaren inguruko informazio gehiago Sopelako herrian etxebizitzak alokairuan hartzeko dirulaguntzak ematea arautuko dituzten oinarri erregulatzaileetan kontsultatu ahal izango dute.

 

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia