Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak Antzerki erako ibilbide gidatua antolatu du urriaren 19rako

Sopelako Udalak Antzerki erako ibilbide gidatua antolatu du urriaren 19rako

Sopelak beste urte batez Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Ondarearen Europako Jardunaldien edizio berri bat ospatuko du. Jardunaldietan ateak irekita daude eta, aparteko kasuetan eta egun  jakin batzuetan baino ez, jendeari aukera ematen zaio bere ondarea eta historiarekin zerikusia duten bitarteko eta baliabide batzuetara iristeko eta horiek ezagutzeko. “Ondarea plazara! Gure kultur ondarea, plazara” lelopean Sopelako Udalak bat egingo du ekimenarekin eta okasiorako hurrengo larunbatean, urriak 19, ospatuko den “Soroak bedeinkatzen, ekaitzei oles egiten” antzerki erako ibilbide gidatua antolatu du.

Antzina, Maiatzaren Gurutzearen egunean, Sopelako umeak eta nagusi batzuk parrokoarekin joan ohi ziren Munarriraino, letaniak abesten, argizarizko gurutzeak zeramatzatela. Handik, apaizak Sopelako soroak bedeinkatzen zituen eta, aldi berean, umeek Munarriaren zuloguneetan gurutzeak sartzen zituzten. J. M. González Cembellínen eskutik, prozesio bera egingo da, hots, Kristautasunaren aurreko kultuetara garamatzan erritua, trumoi eta ekaitzen kontrako konjuruak egiteko goragunetako aldaretara igotzen zenean.

Antzerki erako ibilbide gidatua beraz, urriaren 19an, larunbata egingo da 10:30ean eta San Pedro Apostoluaren Parrokian (Akilino Arriola kalea 15) hasiko da. Leku-kopurua mugatua izango da, beraz, parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena 944 065 519 telefonora deituz edota E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz.

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia