Kontrolatuta Sopelako etxebizitza bateko depositu txiki batek eragindako gasoil isurketa
- Bisitak: 8364
Ezin da jakin zehazki zenbat litro gasoil isuri diren. Etxeko deposituak, gehienez 200 litroko edukiera zuen. Hala ere, Udaltzaingoaren esanetan, ez da depositu osoa isuri eta litro asko estolderiara ere ez da heldu.
Josu Landaluze alkatearen esanetan, gertaera ezagutu bezain laster, udal-zerbitzuak berehala ekin zioten lanari isurketaren iturria identifikatu eta gertaerari soluzio bat emateko. Sopelako Udaltzaingoa eta Ingurumen tenikariak elkarlanean aritu dira azken orduetan eta gaur goizean aurkitu dute jarioaren iturria.
Gertaera berehala konpondu da eta ez da egon alarmarako arrazoirik, ezta ere osasun publikoarentzako arriskurik.