Sopelak semaforo bat kenduko du Akilino Arriolan

Sopelako Udala Akilino Arriola kaleko bi noranzkoetan, Enrike Urrutikoetxea kaleko bidegurutzearen parean dauden bi semaforo kentzeko aukera ebaluatzen ari da.  

Hala, Udalak bi semaforo hauek itzali egingo ditu datorren astean eta zerbitzuz kanpo egongo dira gutxienez hilabete batez. Epe honetan zehar, hartutako neurriak trafikoa bizkortzen laguntzen duen aztertuko da eta oinezko zein ibilgailuentzako bide segurtasuna mantentzen den baloratu ahal izango du.  

Gobernu taldearen esanetan "semaforo hau aldi baterako kentzeko neurri hau proba pilotu bat baino ez da, gune horretako zirkulazioa benetan hobetzen den ala ez jakiteko balioko diguna".
Erabakiak berehalako ondorioak izango ditu udalerriko erdiguneko trafikoan, kotxeak gutxiago geldituko baitira eta kutsadura nabarmenki murriztuko baita. Halaber, Udalak Akilino Arriolakoa bezalako "beharrezkoak ez diren semaforoak" kentzeak, aurrezte ekonomikoa ekarriko duela uste du, mantentze lanen kostua murriztuko baita. 

Azpimarratzekoa da neurria Akilino Arriola, Sopelako erdiguneko kale nagusienetarikoa erdi-oinezkoentzako bihurtzeko etorkizuneko proiektuaren testuinguruan kokatzen dela. Garrantzi handiko proiektu honen bitartez, oinezkoei ibilgailuekiko lehentasuna eman nahi zaie; eta bestetik, udalerriko erdiguneko komertzioa suspertu. Udalak ez du batzertzen datozen hilabeteetan, eta kalearen semipeatonalizazio proiektua abiarazi baino lehen, mugikortasun eta bide segurtasun arloetan bere aurretiko funtzionamendua aztertzeko neurri gehiago hartzea.