Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Martxan Larrabasterrako Karmen jaiak

Martxan Larrabasterrako Karmen jaiak

San Pedro jaien ostean, jada dena dago prest uztailaren 12tik 16ra Larrabasterrako Karmen jaiak ospatzeko.

Sopelako ostalaritza zerbitzu eta salerosle elkarteak izango du jaiei hasiera emateko ardura eta ohorea. Txupina eta Pregoia arratsaldeko 20:00etatik aurrera izango da. Baina hori baino lehen, beste batzuen artean Parrilada egingo da Jubilatuen Etxean eta jada ohikoa den kalejira ospatuko da, aurtengo gaia “Arrainak” delarik. Egun horretan ere ez dira  adin guztientzako ikuskizun musikalak, suzko zezena eta Urratsen kontzertua faltako.

Eta nola ez, hurrengo jardunetan ere disfrutatzen jarraitzeko ekintza ugari izango dira Sopelan. Gauzak horrela, uztailaren 16ra arte sopeloztar zein bisitariek ondo baino hobeto pasatzeko parada izango dute: kontzertuak, tailerrak, dantzak, antzerkiak, ikuskizunak, janariak, lehiaketak, jolasak, kalejirak eta abar luze bat. Esandakoa, denetarik, denontzako! Ondo baino hobeto pasatzeko eta gozatzeko aukera ezin hobea izango dugu uztailean Sopelan.

EGITARAUA:

http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/12-kultura-eta-asialdia-cultura-y-ocio

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia