Sopelako alkateak bere bulegoko ateak ireki die herritarrei

Josu Landaluze alkate berriak hartutako lehen neurrietako bat da, ordutegi bat zehaztea bilera pertsonalak egiteko Sopelako bizilagun eta taldeekin. 

Sopelako Udaleko gobernu talde berriak, dagoeneko Josu Landaluze alkatearekin biltzeko aukera ematen die sopeloztar guztiei. Asteazkenero, goizeko 9:00etatik eta 13:30ak arte, herritar orok alkatearekin pertsonalki batzartzeko aukera du. Horretarako, udaletxeko harreran aurretiazko zita eskatu beharko du.

Hartu dugun lehen neurria izan da, herritarrei udaletxeko zein alkatearen bulegoko ateak zabaldu”, esan du Sopelako alkateak, Josu Landaluzek. “Udalaren kudeaketa herritarrengana hurbiltzeaz gain, sopeloztarren eskaera eta arazoei konponbide azkarrak eman nahi dizkiegu”.
 
Orain arte, hogei bizilagun inguru pasatu dira alkate berriaren bulegotik eta gobernu taldeak, bilera hauen balorazio baikorra egiten du. Kudeaketa estiloa, berehalako arretan eta gardentasunean oinarrituko dela esan dute, eraginkorragoak izateko. Era berean, lehenengo une honetan zehaztutako ordutegia luzatzeko aukera ere izango da, herritarren aldetik zerbitzu honen eskaria handia bada.