Sopelako alkateak bere bulegoko ateak ireki die herritarrei
- Bisitak: 2913
Sopelako Udaleko gobernu talde berriak, dagoeneko Josu Landaluze alkatearekin biltzeko aukera ematen die sopeloztar guztiei. Asteazkenero, goizeko 9:00etatik eta 13:30ak arte, herritar orok alkatearekin pertsonalki batzartzeko aukera du. Horretarako, udaletxeko harreran aurretiazko zita eskatu beharko du.
“Hartu dugun lehen neurria izan da, herritarrei udaletxeko zein alkatearen bulegoko ateak zabaldu”, esan du Sopelako alkateak, Josu Landaluzek. “Udalaren kudeaketa herritarrengana hurbiltzeaz gain, sopeloztarren eskaera eta arazoei konponbide azkarrak eman nahi dizkiegu”.