Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Osoko bilkura ekainaren 28an, ostirala

Osoko bilkura ekainaren 28an, ostirala

Sopelako Udaleko hurrengo osoko bilkura ekainaren 28an izango da, ostirala, 19:30ean udaletxeko areto nagusian. Auzokideek udal bilkuretara joateko eta bertan parte hartzeko eskubide osoa dute. Honakoa izango da aztergaien zerrenda:

1.-2019KO EKAINAREN 15EKO AURREKO AKTA ONARTZEA, BIDEZKOA BADA.

ATAL ERABAKITZAILEA

2.-OSOKO BILKUREN MAIZTASUNA.     

3.-INFORMAZIO - BATZORDE IRAUNKORRAK ETA KONTUEN BATZORDE BEREZIAREN BILKUREN SORKETA ETA MAIZTASUNA.

4.-ELEDUNEN BATZORDEAREN  ALDIZKOTASUNA.

5.- DEDIKAZIO OSOKO KARGUEN LANSARIAK.

6.- UDAL-ORGANOEN BATZARRALDIETAN PARTE HARTZEAGATIKO ORDAINSARIAK.

7.- UDAL-TALDE POLITIKOEI IZENDATZEN ZAIZKIEN DIRU-KOPURUAK.

8.- UDALAK BILBAO BIZKAIA UR PARTZUERGOAREN BATZAR NAGUSIAN DUEN ORDEZKARIA IZENDATZEA.

9.- UDALAK URIBE KOSTAKO ZERBITZU MANKOMUNITATEAN OSOKO BATZORDEAN DITUEN ORDEZKARIAK IZENDATZEA.

10.- UDALAK EUSKAL FONDOAN OSOKO BATZORDEAN DAUKAN ORDEZKARIA IZENDATZEA.

11.- UDALAK URIBEKO LANDA GARAPENERAKO ELKARTEAN DAUKAN ORDEZKARIA IZENDATZEA.

12.- UDALAK IBERRE INSTITUTOAN DAUKAN ORDEKARIA IZENDATZEA.

13.- UDAL TALDE POLITIKOEN ERAKETAREN BERRI EMANA.,

14.- BERRI EMATEA:- GAIA:- DEIALDI HONETAKO ERANSKINEAN AGERTZEN DIREN ALKATETZA DEKRETUAK:

  • (A).- BERRI EMANA.- EKAINAREN 18KO 1192/2019 ALKATETZA DEKRETUA, MARTXOAREN 14KO 563/2019 ALKATETZA DEKRETUA BALIOGABETZEA

DEIALDIA

 

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia