Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Ekainak 23... San Juan, zelan etorri... ala joan!

Ekainak 23... San Juan, zelan etorri... ala joan!

Prest urteko gaurik laburrenari ongietorria emateko? Ekainaren 23an, igande, San Juan Gaua ospatuko dugu Sopelan udako solstizioaren jaia eta sua protagonista nagusi bihurtzen den gaua, hain zuzen ere. Urteko gaurik laburrena da eta gauza asko daude ospatzeko. Hori dela eta, Sopelan, sua pizteaz gain, beste hainbat jarduera ere izango ditugu.

19:00etan Jauregizar plazan hasi eta Udaletxeko Plazara arte joango den “El bosque Encantado” izeneko kalejira ospatuko dugu. 21:00etan gorputza berotzeko txokolatada gozo-gozo batez disfrutatzeko aukera izango dugu eta 22:00etan momenturik bereziena: suaren piztea. Azkenik, gaua ondo baino hobeto bukatzeko dantzan arituko gara plazan ospatuko den diskofestari esker. Ondo pasa!

 

Bizkaiko Foru Aldundiko Suhiltzaileek San Juan gaua segurtasunez gozatzeko zenbait gomendio jakinarazi dizkigute.

Sua egin aurretik kontuan hartzekoak

  • Edozein eraikin, ibilgailu edo landaredi altutatik urrun kokatu sua. Gutxienez, sutarako egur-piloaren altuera baino 5 aldiz urrunago.
  • Argindarraren aireko lineetatik edo telefono kabletatik urrun jarri sua.
  • Sutarako piloak ezin du izan 4 metro baino gehiago bere dimentsioetariko baten ere ez.
  • Garbi eduki pilaketaren ingurua: ez dadila egon inolako erregairik, belarrik, sasirik, paperik nahiz ehunik sua heda dezakeenik.
  • Saiatu aurreko egunetan pilaketarik ez egiten; ez behintzat sua piztu baino 72 ordu lehenagora arte.
  • Zorua asfaltozkoa bada, edo kaltetu daitezkeen baldosak badira, hareazko edo lurrezko geruza bat jarri, gutxienez 10 cm-koa.
  • Kontuan hartu haizearen norakoa eta indarra. Haizeak indarrez eta kontrara jotzen badu, baliteke sua bertan behera utzi beharra izatea eta premiagabeko arriskurik gabe gozatu gauaz.

Sua piztuta dagoen bitartean hartu beharreko neurriak

  • Sua pizteko, papera, lasto lehorra eta ezpalak erabili bakarrik, edo barbakoetarako pastillak.
  • Ez erabili likido sukoirik: alkohola, kerosenoa, gasolina edo disolbatzaileak.
  • Ez jarri edo bota piroteknia-objekturik sutara edo haren inguruan. Ez bota sutara inolako esprai, poto, ontzi, zabor ezta plastikorik ere, ke toxikoak sor baititzakete.
  • Ez jarri paperik edo oihalik egur-piloaren kanpoaldean, suak berak sor ditzakeen korronteek eraman baititzakete.
  • Pertsona heldu bat egon dadila beti sua gainbegiratzen.
  • Mangera bat, sua jotzekoak edo su-itzalgailu bat izan beti inguruan, badaezpada.
  •  Jaia bukatzean edo sua iraungitzean, egiaztatu ez dela geratzen txingarrik edo hausberorik haizeak eraman dezakeenik, eta, horretarako, urarekin itzali eta hoztu edo hareaz zein lurraz estali.

Baten bat ustekabean errez gero

  • Uraz busti berehala azala erre den partea, tarte luze batean (15 minutuz).
  • Hasieran, ez jarri pomadarik ez desinfektagarririk.
  • Erredura sakona edo zabala bada, deitu SOS Deiak 112 zerbitzura, eta eraman zauritua osasun-zentro batera, erretako aldea airean utzita edo serum-etan bustitako gaza esteril batez estalita.

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia