Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak 97.000 euro bideratuko ditu hainbat arlotan jarduerak sustatzeko diru-laguntzetara

Sopelako Udalak 97.000 euro bideratuko ditu hainbat arlotan jarduerak sustatzeko diru-laguntzetara

Sopelako Udalak diru-laguntzen bost deialdi berri jarri ditu martxan kultur, lankidetza, pertsona nagusi, kirol eta emakumeen arloan jarduerak sustatzeko. Udalak guztira 97.000 euro bideratuko ditu Sopelan aipatutako arloetan egingo diren jarduerak finantzatu ahal izateko 2019. urtean, hain zuzen ere jarduerak egiten dituztenen gastuak ordaintzeko, baita bertan garaturiko jarduera-egitarauen ondoriozko gastuak ordaintzeko ere.

Zehazki horrela banatuko da zenbateko bakoitza:

  • Kultur arloko jarduerak egiteko finantzatzeko dirulaguntzak: 40.000 euro
  • Lankidetza arloko jarduerak egiteko finantzatzeko dirulaguntzak: 32.405,50 euro
  • Pertsona nagusien arloko jarduerak egiteko finantzatzeko dirulaguntzak: 12.000 euro
  • Kirol arloko jarduerak egiteko finantzatzeko dirulaguntzak: 10.000 euro
  • Emakume arloko jarduerak egiteko finantzatzeko dirulaguntzak: 2.594,50 euro

Edozein pertsona fisikok edo juridikok laguntzetan parte hartu ahal izango du eta horien onuraduna izan daiteke baldin eta, udalerrian erroldatuta egonik lehen kasuan, edo egoitza Sopelan izanda bigarren kasuan, jardueraren bat egin nahi badu eta Udalaren irizpenaren arabera baliagarria izan badaiteke, halako moldez non Sopelako Udalak arlo horretan eginiko jarduketak handitu, osatu edota ordeztuko baititu.

Eskabideak aurkezteko epea ekainaren 11ra arte egongo da zabalik.

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia