Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Osoko bilkura maiatzaren 29an, asteazkena

Osoko bilkura maiatzaren 29an, asteazkena

Sopelako Udaleko hurrengo osoko bilkura maiatzaren 29an izango da, asteazkena, 09:00etan udaletxeko areto nagusian. Auzokideek udal bilkuretara joateko eta bertan parte hartzeko eskubide osoa dute. Honakoa izango da aztergaien zerrenda:

AZTERGAI ZERRENDA

1.- BEHEAN AIPATZEN DIRAN AURREKO AKTEN ONARPENA, BIDEZKOA BADA:

  • 2019ko martxoaren 28koa
  • 2019ko apirilaren 1ekoa
  • 2019ko apirilaren 30ekoa

ATAL ERABAKITZAILEA

Ogasuna eta Kontuen Batzorde Berezia

2.- LEHENAGOKO BETEBEHARRAK AITORTZEA. 152/2019 ESPTEA

ARGIBIDE, SUSTAPEN ETA KONTROL ATALA

3.-PRESAZKO MOZIOAK, HALAKORIK BADA.

4.-BERRI EMATEA:- GAIA:- DEIALDI HONETAKO ERANSKINEAN AGERTZEN DIREN ALKATETZA DEKRETUAK:-

  • (a).- KREDITU GEHIGARRIEN BIDEZ UDAL AURREKONTUAK ALDATZEKO 9. ZBK. ESPEDIENTEAREN ALDAKETAREN BERRI EMATEA. ALKATETZA DEKRETUA 999/2019, MAIATZAREN 16KOA. 1728/2019 ESPTA.
  • (b).-BERRI EMATEA. GAIA: MAIATZAREN 16KO 1005/2019 ALKATETZA DEKRETUA EGINKIZUNEN ESKUORDETZA.
  • (c).- KREDITU GEHIGARRIEN BIDEZ UDAL AURREKONTUAK ALDATZEKO 10. ZBK. ESPEDIENTEAREN ALDAKETAREN BERRI EMATEA. ALKATETZA DEKRETUA 1008/2019 MAIATZAREN 16KOA. 1736/2019 ESPTA.

5.-ERREGU, GALDERAK ETA MOZIO EZ ERABAKIGARRIAK.

DEIALDIA

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia