Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak 610.000 euro baino gehiago inbertituko ditu Kukullu Bidean ibilbide berria egiteko

Sopelako Udalak 610.000 euro baino gehiago inbertituko ditu Kukullu Bidean ibilbide berria egiteko

 

Erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko helburuarekin, Sopelako Udalak 613.158 € inbertituko ditu guztira Atxabiribil eta Kukullu Bideako goiko aldeko biribilgunea lotzen dituen kalearen birantolaketa lanak abiarazteko. Konkretuki Udalak oinezko, txirrindulari eta  ibilgailu motordunentzako ibilbide bat eraikiko du biribilgunearen ondoan dagoen bidegorria hondartzako gunearekin elkartzen dituen 610 metroko bidean zehar. Egun administrazio-izapide fasean dagoen proiektua herritar eta Udalak izandako zenbait bilera parte-hartzaileetan oinarrituta dago.

Gauzak horrela, beraz, Sopelmarreko Urbanizaziorako sarbidea den Kukullu Bideko oinezkoen, txirrindulen eta ibilgailuen errepideko bidea nabarmenki hobetuko da. Izan ere, espaloi berriak bi metroko zabalera izango du, trafikora zuzendutako bideak, gutxienez 5,50 metro eta gainera, 1,60 metroko norabide biko bizikleta bidea egingo da. Kasu honetan gehienezko abiadura 20 kilometro ordukoa izango da. Bestalde,  sarbidearen goiko aldeko aparkalekua hobetuko da “bizitegi-kale” bihurtuz, oinezko, txirrindulari eta ibilgailuen arteko guztizko bizikidetza sustatuz. Kasu honetan oinezkoen igarotzea lehenetsiko da eta ibilgailuentzako gehienezko abiadura 10 kilometro ordukoa izango da. Azkenik, aipatutako aparkalekuan ibilgailuentzako ilaran aparkatzeko 54 plaza egingo dira. Kontratua esleitzen denean enpresak 8 hilabeteko epea izango du obrak egiteko.

Halaber, Sopelako Udalak birantolaketa lan hauek aprobetxatuko ditu gunean bestelako hobekuntza lanak abiarazteko. Nabarmentzekoak dira, besteak beste: egungo azpiegituren birmoldaketa (euri eta gorotz sareen kutxatilak, telefono eta energia elektrikoen kanalizazio kutxatilen birkokapena) edota argiteria sarearen berrikuntza (LED teknologia duten ekipamenduen eta 6 metroko altuera duten aluminiozko zutabeen instalazioa).

Azken urteotan Sopelako Udalak oinezkoen eta bizikleten mugikortasuna hobetzeko eta ibilgailuen trafikoa lasaitzeko hainbat lan eta ekintza abiarazi ditu. Nabarmentzekoak dira, besteak beste: Atxabiribil etorbideko egokitzapena eta Gatzarriñeko bidegorria eraikitzeko proiektua.

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia