Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Gernikako Plazakoa izango da estalitako lehenengo jolas parkea

Gernikako Plazakoa izango da estalitako lehenengo jolas parkea

Sopelako Udalak udalerriko espazio publiko, parke eta jolas-guneak hobetzen jarraitzen du. Izan ere, Sopelak, uda ondoren estalitako lehenengo jolas-gunea izango du Gernikako Plazan. Horretarako Sopelako Udalak 166.741 euroko (BEZa barne) aurrekontua gorde du proiektu hau abiarazteko. Kontratua sinatzen denean, esleitutako enpresak gehienez 4 hilabeteko epea izango du estaldura instalatzeko. Jardun honek, umeei zein familiei urteko 365 egunetan parkea erabiltzeko aukera eskainiko die, herritarren bizi kalitatea hobetuz.

Estalki berriaren ezaugarriak

Gutxi gorabehera 270 m²-ko azalera estaliko duen estaldura bat egingo da, eguraldi txarra dagoenean instalazioak erabiltzeko aukera eskainiz. Horretarako, hiru espazio handi eta oztoporik gabekoa sortuko dira.Zonaldea astindu dezaketen haize-boladetan estali beharreko eremua babesteko, ipar eta ekialdeko hegalak estaliko dira estalkian erabilitako material berarekin; 2,30 metroko gutxieneko altura librea utziz. Halaber, proiektuak estalitako espazio berriaren argiztapen berri bati eta estalkiaren gaineko urak biltzeko lanei dagozkien lanak biltzen ditu.

Urtebete Gernikako Plazako jokoak eraberritu zirenetik

Gutxi gorabehera, urtebete pasatu da Udalak plazako joko guztien eraberritze eta handitze (180 metro karratuetara arte iritsiz) lanak bukatu zituenetik. Okasiorako 55.000 euro inbertitu zituen. Bi plazako kulunka mistoa instalatu zen, hautxoentzako segurtasun eserleku eta eserleku lau batez osaturikoa. Halaber zibu nido bat ere badago, baita hiru jolas anitz, abioneta bat, helikoptero bat eta hodei-gune bat ere.

Udalerriko parkeen eraberritzea Udalak hartutako konpromisoa izan da, zeinari erantzuna eman dion herritarren iritzia kontuan izanda: Artaza, Gernika, Errekagane, Iturrieta edo Jauregizar, beste batzuen artean, horren adibide dira.

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia