Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Martxoaren 15ean hasiko da Ibilgailuen Zerga eta Pasabideen Tasa ordaintzeko epea

Martxoaren 15ean hasiko da Ibilgailuen Zerga eta Pasabideen Tasa ordaintzeko epea

Martxoaren 15ean hasiko da Ibilgailuen Zerga eta Pasabideen Tasa ordaintzeko borondatezko epea eta apirilaren 30ean amaituko da. Aipatutako Zerga edota Tasa helbideratzen duten auzokideek %5eko hobaria jasoko dute.

1. Ordainketa helbideratzeko epea martxoaren 14an amaituko da eta hainbat modutan egin ahal izango da:

- Udal webgunearen bidez (www.sopela.eus), “Herritarren izapideak” atalean, betiere, aukeratu nahi den kontu korrontea sisteman bertan baldin badago. Horretarako, beharrezkoa izango da NAN elektronikoa edota antzeko txartela izatea (Izenpe, etab.).

- E-postaren bidez ( E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. ), eskakizuna sinatuz, ibilgailuaren edota pasabidearen jabearen NAN edo IFK agiria eskaneatuta atxikiz eta ibilgailuaren matrikula edota pasabidearen zenbakia zehaztuz, betiere, emango den kontu korrontea sisteman bertan baldin badago. Gainera, kontu korronte zenbakia (20 digituak) aderazi beharko du.

- Emango den kontua Udaletxeko erregistro informatikoetan ez dagoen kasuan, aurreko paragrafoan adierazitakoaz gain, banku agiria eskaneatu behar da. Ibilgailuren edota pasabidearen jabetzak eta kontu korrontearenak bat etorri behar dute. Horrela ez bada zergadunak dagokion baimena eman beharko du.

- Udaletxean eta Sopelarin udal bulegoan (Larrabasterra), NAN edo IFK agiriarekin eta ordainketa helbideratu nahi den bankuko agiriarekin, betiere ibilgailuren edota pasabidearen jabetzak eta kontu korrontearenak bat etorri behar dute. Horrela ez bada zergadunak dagokion baimena eman beharko du.

- Izapide hau jabea ez den beste pertsona batek egingo balu, dagokion baimena ere aurkeztu beharko luke.

Ordainketa helbideratzen duten pertsonei apirilaren 10ean egingo zaie ordainagiriaren kobraketa.

2. Halaber, ibilgailuen zergaren ordainketa martxoaren 15a baino lehenegiten duten lagunek %5eko hobaria ere jasoko dute. Edozelan ere, hobari biak ez dira gehigarriak izango, eta egun %5 baino gehiagoko hobaria jasotzen duten ibilgailuek ezin izango dute hobari hau gehitu.

3. Ibilgailuen Zerga aurretik ordaintzen ez duten edota zerga bera eta Pasabideen Tasa helbideratzen ez dituzten auzokideek gutuna jasoko dute euren etxebizitzetan martxoaren 15tik aurrera. Eskutitzan zehazten den prozeduraren arabera egin beharko dute ordainketa. Ordainketa ondoko banketxeetan (BBVA, BSCH, KUTXABANK, LABORAL KUTXA, LA CAIXA) egitea erabakitzen dutenek, momentu horretan hurrengo urteko zerga edota tasa helbideratzeko aukera izango dute. Horrela, hurrengo urteetan %5eko hobaria jasoko dute.

4. Ibilgailuen Zerga edota Pasabidearen Tasa ordaindu baino lehen, zergadunek errolda kontsultatu eta euren datuak zuzenak diren aztertzeko aukera izango dute, martxoaren 14ra arte, Udaletxean eta Larrabasterrako Sopelarin udal bulegoan.

 

 

 

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia