Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Osoko bilkura otsailaren 28an

Osoko bilkura otsailaren 28an

Sopelako Udaleko hurrengo osoko bilkura otsailaren 28an izango da, 19:30ean udaletxeko areto nagusian. Auzokideek udal bilkuretara joateko eta bertan parte hartzeko eskubide osoa dute. Honakoa izango da aztergaien zerrenda:

1.- 2018ko ABENDUAREN 27 eta URTARRILAREN 30EKO AURREKO BILKUREN AKTEN BERRI EMATEA.

ATAL ERABAKITZAILEA

Ogasuna eta Kontuen Batzorde Berezia

2.- LEHENAGOKO BETEBEHARRAK AITORTZEA. 152/2019 ESPTEA

Hirigintza, Etxebizitza, Ingurumena, Obrak eta Zerbitzuak

3.- UDAL-ORDENANTZA ZUZENTZEKO PROPOSAMENA.- GAIA: AURRETIAZKO UDAL-LIZENTZIARIK GABE HIRIGINTZA-IZAERAKO EKINTZAK ETA HIRIGINTZA-KONTSULTAK EGITEKO ETA HIRIGINTZA-INFORMAZIORA SARTZEKO AHALMENA EMATEN DUTEN AURRETIAZKO KOMUNIKAZIOAK ARAUTZEN DITUEN UDAL ORDENANTZA:-

ARGIBIDE, SUSTAPEN ETA KONTROL ATALA

4.-PRESAZKO MOZIOAK, HALAKORIK BADA.

5.-JARRAIAN AGERTZEN DIREN ALKATETZA DEKRETUEN BERRI EMATEA:-

  • (A).- BILKETA ARLOAREN 2018KO KONTU NAGUSIAREN BERRI EMATEA 528/2019 ESPTA.
  • (B).- 2018KO AURREKONTUAREN KITAPENAREN BERRI EMATEA. 413/2019 ESPTA
  • (C).- KREDITU TXERTAKETEN BIDEZ UDAL AURREKONTUAK ALDATZEKO 1. ZBK. ESPEDIENTEAREN ALDAKETAREN BERRI EMATEA 429/2019 ESPTA
  • (D).- KREDITU GEHIGARRIEN BIDEZ UDAL AURREKONTUAK ALDATZEKO 2. ZBK. ESPEDIENTEAREN ALDAKETAREN BERRI EMATEA 639/2019 ESPTA.
  • (E).- BERRI EMATEA. GAIA: OTSAILAREN 19KO 0365/2019 ALKATETZA DEKRETUA, EZKONTZA ZIBILA EGITEKO ALKATETZE-AHALMENARI BURUZKOA. (779/2019 ESPTA.)
  • (F).- BERRI EMATEA. GAIA: OTSAILAREN 19KO 0377/2019 ALKATETZA DEKRETUA EGINKIZUNEN ESKUORDETZA. (781/2019 ESPTA.)

6.-ERREGU, GALDERAK ETA MOZIO EZ ERABAKIGARRIAK.

DEIALDIA

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia