Sopelak 300.000 euro inguru inbertituko ditu kaleak berritzera

Herritarren segurtasuna bermatzen jarraitzeko helburuarekin Sopelako Udalak  300.000 euro inguru inbertituko ditu herriko kale anitzak berritzera.

Alde batetik, Udalak Urgitxieta kaleko asfaltatze-lanak lizitaziora atera ditu (65.585 euro BEZ barne). Lan horien helburua etengabeko trafiko handia jasaten duen zoladuraren akatsak konpontzea da.Modu honetan, zirkulazioaren segurtasuna eta erabiltzaileen erosotasuna bermatu nahi da. Lanak 2.800 metro karratuko eremu batean egingo dira, eta epea 15 egunekoa izango da, kontratua esleitu ondoren.

Halaber, Sopelako Udalak beste 225.000 euro bideratuko ditu herrian hondatutako espaloiak konpontzera. Bestalde, jada abenduko osoko bilkuran onartu zenez, Ripa-Artaza guneko ur kanalizazio lanak gutxi barru hastea aurreikusten da.