Sopelak tokiko komertzioa dinamizatu eta familien aisialdia sustatuko du Gabonetan zehar

Sopelako Udalak, Merkatari Elkartearekin elkarlanean, ekintza ugari antolatu ditu Gabonetan zehar sopeloztarrek euren aisialdiaz familian gozatu dezaten. Aldi berean, tokiko merkataritza bultzatu eta dinamizatu nahi da. Ekintzak ostiral honetan, abenduak 14, hasiko dira eta abenduaren 24ra arte, astelehena, luzatuko dira. Nabarmentzekoak dira, beste batzuen artean: photocall-a Olentzerorekin, probak Sopelako komertzioetatik, jokoak, tailerrak, aurpegiak margotzeko ekintzak, globoflexia, jaiak, zozketak, kalejirak, kart zirkuituak, desfileak…

Hona hemen egitaraua bere osotasunean:

14, ostirala. Urgitxeta Plaza

15, larunbata. Urgitxeta Plaza

20, osteguna. Udaletxeko Plaza

21, ostirala. Udaletxeko Plaza (Merkatari Elkartearen eskutik)

22, larunbata. Udaletxeko Plaza

23, igandea. Urgitxeta Plaza

24, astelehena. Udaletxeko Plaza