Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelak tokiko komertzioa dinamizatu eta familien aisialdia sustatuko du Gabonetan zehar

Sopelak tokiko komertzioa dinamizatu eta familien aisialdia sustatuko du Gabonetan zehar

Sopelako Udalak, Merkatari Elkartearekin elkarlanean, ekintza ugari antolatu ditu Gabonetan zehar sopeloztarrek euren aisialdiaz familian gozatu dezaten. Aldi berean, tokiko merkataritza bultzatu eta dinamizatu nahi da. Ekintzak ostiral honetan, abenduak 14, hasiko dira eta abenduaren 24ra arte, astelehena, luzatuko dira. Nabarmentzekoak dira, beste batzuen artean: photocall-a Olentzerorekin, probak Sopelako komertzioetatik, jokoak, tailerrak, aurpegiak margotzeko ekintzak, globoflexia, jaiak, zozketak, kalejirak, kart zirkuituak, desfileak…

Hona hemen egitaraua bere osotasunean:

14, ostirala. Urgitxeta Plaza

  • Photocall Olentzero magikoa (17:30-20:00)
  • Txapa tailerra
  • Musika
  • Globoflexia
  • Aurpegia margotzeko tailerra

15, larunbata. Urgitxeta Plaza

  • Photocall Olentzero magikoa (10:30-13:30)
  • Txapa tailerra
  • Musika
  • Plazan ezkutatutako pertsonaia mitologikoak aurkitzeko jokoa (12:00-13:30)

20, osteguna. Udaletxeko Plaza

  • Photocall Olentzero magikoa (17:30-20:00)
  • Txapa tailerra
  • Musika
  • Globoflexia
  • Probak Sopelako komertzioetatik. 10 euroko 20 txartel oparituko dira tokiko komertzioetan kontsumitzeko (Izen emateak egunean bertan, 17:30)

21, ostirala. Udaletxeko Plaza (Merkatari Elkartearen eskutik)

  • Disko Festa (18:00-20:00)
  • “Otzara handia”-ren zozketa (20:15)

22, larunbata. Udaletxeko Plaza

  • Photocall Olentzero magikoa (10:30-13:30)
  • Txapa tailerra
  • Musika
  • Poniak (11:30-14:00)
  • Gabonetako iratxoekin kalejira (12:00-14:00)

23, igandea. Urgitxeta Plaza

  • Pedaleko 6 kart-en zirkuitua (11:30-14:00)

24, astelehena. Udaletxeko Plaza

  • Birziklatutako materialarekin traje bat egiteko tailerra, desfilea eta dantzak (11:30-14:00)

 

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia