Urkoko autokarabanentzako aparkalekua irekita abenduaren 6tik 9ra

Sopelako Udalak Urko kiroldegiko autokarabanentzako aparkalekua irekiko du abenduko zubian zehar: abenduak 6, 7, 8 eta 9.

Urko kiroldegiaren ondoan egokitutako aparkalekuan, 24 autokarabanentzako lekua dago, korronte harguneekin eta ur edangarria duen iturriarekin. Gainera eremuak zaborra botatzeko ontziak, piknika egiteko gune bat eta ur gris eta beltzak botatzeko lekua dauzka, besteak beste. Ur eta elektrizitate horniketako makinak erabili ahal izateko jeton txanponak sortu dira. Txanpon hauek berariazkoak dira makina hauek martxan jarri ahal izateko:

Jeton hauek Larrabasterrako Turismo Bulegoan (Loiola Ander Deuna, 28) eskuratu ahal izango dira. Zubian zehar honakoa izango da bulegoaren ordutegia: