Irekita Sopelako goi-mailako edo eta errendimendu handiko kirolari, teknikari edo eta epaileentzako laguntzak eskatzeko epea

Sopelako Udalak Kirol Kontseilu Gorenak edota autonomia-erkidegoak horrela kalifikatutako eta Sopelan erroldatutako kirolari, teknikari edota epaileentzako diru-laguntzak jarri ditu martxan. 

Deialdiaren zenbatekoa 12.100 eurokoa da eta goi-mailako edota errendimendu handiko kirolari, teknikari edo eta epaile bezala ebatzitakoak finantzatzea du helburu.

Eskariak aurkezteko epea abenduaren 3ra arte, astelehena, egongo da zabalik. Diru laguntzak eskatzeko inprimakia eta deialdiaren oinarriak interesdunen eskura daude bai www.sopela.eus webgunean bai udal bulegoetan ere.