Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak 40.000 euro bideratu ditu etxebizitzak alokairuan hartzeko diru-laguntzetara

Sopelako Udalak 40.000 euro bideratu ditu etxebizitzak alokairuan hartzeko diru-laguntzetara

  • Hauen bidez, Udalak pertsona gazteei euren emantzipazio bidean laguntzea eta Sopelan alokairuko etxebizitza bat eskuratzen laguntzea du helburu.
  • Eskaerak egiteko epea bihar hasiko da, azaroak 6, eta  interesa duten pertsonek, azaroaren 19ra arte izango dute eskaerak aurkezteko, Sopelako Udaleko Erregistro Nagusian edota Larrabasterrako Herritarren Arretarako Bulegoan.

Sopelako gazteei euren emantzipazio bidean laguntzeko eta modu orokorrean, Sopelan alokairuko etxebizitza bat eskuratzea errazteko helburuarekin, Sopelako Udalak 2018rako herrian etxebizitza alokatzeko  diru-laguntza programa jarri du martxan

Udalak, guztira, 40.000 euro bideratuko ditu eta eskaerak egiteko epea bihar bertan, azaroak 6, hasiko da. Interesa duten pertsonek, azaroaren 19ra arte izango dute eskaerak aurkezteko, Sopelako Udaleko Erregistro Nagusian (Sabino Arana, 1), edota Larrabasterrako Herritarren Arretarako Bulegoan (Gatzarriñe, 2).

Denok dugu etxebizitza duin eta egokia izateko eskubidea” baieztatu du Gontzal Hermosilla alkateak, hori dela eta “beste urte batez, Udalak etxebizitzaren alokairuaren ordainketan zailtasunak dituenentzako laguntza ekonomiko hauek abiarazi ditu”.

Onuradunei dagokionez, bi adin-multzo ezberdinduko dira: 18 eta 35 urte bitarteko pertsonak (A-Modalitatea) eta 36 urtetik gorako pertsonak (B-Modalitatea). “A” modalitateari emango zaion kopururik handiena 15.000 eurokoa izango da eta “B” modalitateri 25.000 eurokoa.

Diru-laguntzen onuradun izan daitezke, beste batzuen arten, baldintza hauek betetzen dituzten adin nagusiko pertsona fisiko guztiak:

  • Diru-laguntzaren eskatzailea etxebizitza baten alokairu kontratu baten titularra izan beharko da, eta etxebizitza hori bere ohiko egoitza izan. Aipatutako kontratua Euskal Autonomia Erkidegoko Hiri Finken Errentamendu Kontratuen Erregistroan inskribatuta izan beharko da.
  • Nazionalitate espainiarra eduki beharko da, edo Europear Batasuneko Estatuetako baten nazionalitatea, edo Europear Espazio Ekonomikoarena, edo Suitza. Beste atzerritarren kasuan, Estatu espainiarrean legalki bizi beharko dira.
  • Errolda: Diru-laguntzen onuradun diren BU-ko pertsona guztiek diru-laguntza jasoko duen etxebizizan erroldatuta egon beharko dute eskaera egiten duten momentuan, eta gainera, BU-ko pertsona guztiek Sopelan erroldatuta egon beharko dute gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin etenik gabe.
  • Diru-laguntza eskatzen duen pertsonaren eta errentatzailearen artean ezin izango da inolako familia-loturarik izan odolkidetasun edo ahaidetasuneko bigarren mailaraino.
  • BU-ko diru-sarreren muga urteko deialdian: 25.000,00 euro gordin urtean, bizikidetza-unitatea pertsona bakar batez osatuta baldin badago. 32.000,00 euro gordin urtean, bizikidetza-unitatea bi pertsona baino gehiagoz osatuta baldin badago
  • Antzeko xedea duten beste administrazio publikoko laguntzekin bateraezinak dira. Beraz, BU-ko inor ezin izango da antzeko xedea duten beste administrazio publikoko laguntzen onuradun izan.
  • Alokatutako etxebizitza Sopelako udalerriaren barne aurkitu beharko da, eta Udal Erroldan altan emanda. Etxebizitza lehendik dagoen eraikin batean kokatuta egon behar da, eta eraikin hori hirigintza-planeamenduan finkatuta izan behar da, eta haren aurreikuspenekin bat etorri.

Interesa duten pertsonek, bete beharreko baldintza, balorazio irizpide eta aurkeztu beharreko dokumentazioaren inguruko informazio gehiago Sopelako herrian etxebizitzak alokairuan hartzeko diru-laguntzak ematea arautuko dituzten oinarri erregulatzaileetan kontsultatu ahal izango dute.

 

Oharrak

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Trafiko-errail baten mozketa





    Eguna: Ekainak 14, asteazkena

    Ordua: 9:15etatik aurrera

    Lekua: Enrike Urrutikoetxea kalea

    Zergatia: pitxadura zigilatzea dela eta

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

     

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia