Bozeramaileen Batzordeak aho batez onartutako presoen hurbilketari buruzko adierazpena

Sopelako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak aho batez onartu du Sare Herritarra plataformaren presoen hurbilketari buruzko hurrengo adierazpena:

“Lege Orokorrean askatasuna kentzeko zigorrak betetzean deserrotzea saihesteko ezarritakoa kontuan izanik, zigor horien birgizarteratze printzipioen arabera, adierazten dute ez daudela ados urruntze espetxe-politikarekin. Alde horretatik, ETAren indarkeriaren behin betiko etenak irekitako garai berriaren barruan, uste dute espetxe politika berri bat behar dela, hain zuzen ere presoak zigorrak gizarte eta familia erroak dituen lekutik urrun betetzea saihesten duen politika bat, zeinak erraztuko baitu bere senideekin harremana izatea, bere seme-alaba adingabeen ongizatera begira eta horiek gurasoekin egoteko duten eskubidearen alde”.

Adierazpena ikusteko: http://www.sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/6-orokorra-general