Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelbusak astelehenean ekingo dio neguko ordutegiari

Sopelbusak astelehenean ekingo dio neguko ordutegiari

Sopelbusak, Sopelako auzoak metro geltoki eta hondartzekin lotzen duen autobusak, neguko ordutegia izango du astelehenetik, urriaren 1etik, aurrera. Aurten, zerbitzua astelehenetik ostiralera (jaiegunetan izan ezik), 07:00etatik 20:45ra arte eskainiko da.

Bi ibilbide egongo dira:

1.IBILBIDEA : Parking Atxabiribil → Kanpina→ Itxasalde → Triangu → Arriatera bihurgunea → Larrabasterrako metroa → Jubilatuen Etxea → Anbulategia → Eliza → Urbaso → Tutelatutako pisuak→ Haurreskola

2.IBILBIDEA: Haurreskola → Sopela erresidentzia → Urbaso aurrean → Elizako markesina → Anbulategia → Jubilatuen Etxea →  Karmen ermita →  Arriatera bihurgunea → Triangu → Itxasalde → Kanpina → Parking Atxabiribil

**IBILBIDE BEREZIA ANDER DEUNA IKASTOLA**

7.30: Parking Atxabiribil –Kanping  Sopela –Itxasalde – Arriatera bihurgunea–Triangu –Metro Larrabasterra –Jubilatuen Etxea –Anbulategia–Eliza –Urbaso –Tutelatutako pisuak –ANDER DEUNA IKASTOLA –Haurreskola

15.00: Parking Atxabiribil –Kanping Sopela –Itxasalde –Arriatera bihurgunea –Urgitxieta –ANDER DEUNA IKASTOLA –Miren Denda –Anbulategia –Eliza –Urbaso –Tutelatutako pisak –Uribe Basterra eta Itxasalde bidegurutzea –Kanping Sopela –Parking Atxabiribil –Haurreskola

PREZIOAK:

Joanaldia: 0,30€ 

25 bidaiko bonoa: 5€

50 bidaiko bonoa: 8€

Informazio gehiago: Sopelako Turismo Bulegoa / E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. / 94 406 55 19

ORDUTEGIA KONTSULTATU

 

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia