Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Udalak herritarren 50 ekarpenetik gora jaso ditu aurrekontuen prozesu parte hartzailearen bitartez

Udalak herritarren 50 ekarpenetik gora jaso ditu aurrekontuen prozesu parte hartzailearen bitartez

 


  • Guztira 56 ekarpen jaso dira, gehienak garbiketa, gune berdeen mantenua, bide-segurtasuna, kirol instalakuntzak, umeentzako jolas parkeak eta bide publikoko obra edo konponketekin erlazionatutakoak, beste batzuen artean. Udalak bildutako iradokizun bakoitzaren bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa aztertuko du.
  • Uztailaren 5etik 19ra egindako prozesu parte-hartzaile honi esker, sopeloztarrek datorren urteko aurrekontuetarako  beraien lehentasunak adierazteko aukera izan dute.
  • Aurten, Udalak 150.000 euro bideratu ditu 2019ko partaidetza bidezko aurrekontuetarako. Hala, herritarrek iaz baino 50.000 euro gehiago izango dituzte prozesu honetan onartuko diren proposamenak egikaritzeko.

Sopelako Udalak guztira 56 ekarpen jaso ditu 2019ko aurrekontuak osatzeko uztailaren lehen hamabostaldian burututako prozesu parte-hartzailean. Iaz bezala, helburu nagusia herritarrei ahotsa ematea izan da, beraien lehentasunak zeintzuk diren jakinarazi ditzaten eta horrela, udal politika publikoen parte aktibo bihurtuz.

Iaz baino iradokizun gutxiago jaso ditugu, halere, bildutako ekarpenen gaiak era askokotarikoak izan dira, izan ere, joan den urtean gutxi gorabehera ekarpenen %85a Zipiriñe ikastetxearen hobekuntzarekin erlazionatutakoak izan ziren. Oraingoan, guztien bideragarritasuna aztertu behar dugu baina konbentzituta gaude emaitzak onak izango direla eta hurrengo urteko aurrekontuak aberastu eta sendotuko direla”, adierazi du Gontzal Hermosilla Sopelako alkateak.

Bizilagunek egindako ekarpenen artean nabarmentzekoak dira, besteak beste obra txiki eta bide publikoko garbiketarekin (bideen konponketa…) erlazionatutakoak. Halaber, sopeloztarrek bide-segurtasuna (oinezkoen pasabideak, semaforoak, irtenguneak), gune berdeen mantenua, jolas parkeen ekipamenduak, hiri-hornigarriak (paperontziak…) eta kirol ekipamenduekin (saskibaloi kantxak, running pistak edota errokodromoak, beste batzuen artean) lotutako proposamenak egin dituzte.

Udalak abiarazitako parte-hartze kanalen artean, gehien erabili dena erregistro bidez Udaleko arretarako bulegoetan entregatu behar zen inprimakia izan da, 33 ekarpenekin. Udal web orrian egokitutako inprimaki digitalaren bitartez, aldiz, 8 proposamen jaso dira eta korreo elektronikoz, beste 15.

Udalak jarraituko duen prozesuari dagokionez, aipatzekoa da, proposamen bakoitzari lotutako zenbatekoak ezin duela 40.000 euroak gainditu. Hurrengo asteetan zehar, udal-teknikariek, jasotako proposamenak teknikoki zein ekonomikoki bideragarriak diren aztertuko dute, baita finantza aldetik iraunkorrak diren edo ez.

Beste behin, ariketa parte hartzaile honekin, Sopela, herritarrekin ezagutza kolektiboa eta partekatua sortzen duen udalerri gisa sendotzen da, herritarren parte hartzearekiko betebeharrak betez eta gobernu ireki, garden eta kolaboratiboko eredu baterantz aurrera eginez.

 

 

Oharrak

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Trafiko-errail baten mozketa





    Eguna: Ekainak 14, asteazkena

    Ordua: 9:15etatik aurrera

    Lekua: Enrike Urrutikoetxea kalea

    Zergatia: pitxadura zigilatzea dela eta

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

     

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia