Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak behin-behineko jolas parkeak instalatu ditu Jauregizar eta Arrietaran

Sopelako Udalak behin-behineko jolas parkeak instalatu ditu Jauregizar eta Arrietaran

 

  • Erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko helburuarekin, uztailean zehar Jauregizarren plazan joko berriak instalatu dira aldi baterako, parke osoaren proiektua gauzatu arte.
  • Umeentzako parkeetatik Gernikakoa izango da estaliko den lehenengoa. Obrak hilabete gutxi barru hastea aurreikusten da.

Uztailaren bigarren hamabostaldian zehar, eta segurtasun kontuak direla eta, Sopelako Udalak, Jauregizar plazan eraberritze lanak eta umeentzako joko berrien behin-behineko instalazio lanak burutu ditu. Jokoak bi txirrista dituzten hiru dorrez eta bi eserleku dituen zibu misto berri batez (bata laua eta bestea sehaska formakoa) osaturik daude. Sopelako alkateak Gontzal Hermosillak “aldi baterako jarduna” dela azpimarratu du. “Egun, Udalak aurreikusita dauka Jauregizarren esku-hartze askoz handiagoa egitea, joko berri gehiago instalatuz eta zonaldea estaliz. Alabaina, tramitazio konplexua duen proiektua da. Parkeko jolasak zaharkituta zeuden jada eta instalazio seguruak bermatzeko helburuarekin, modu probisionalean instalatzeko erabakia hartu dugu. Aipatutako proiektua gauzatzen denean, joko hauek udalerriko beste leku batean jarriko dira”. Halaber, alkateak aurreratu du Gernikakoa estaliko den lehenengo parkea izango dela eta Udalak hilabete batzuk barru lanak hasteko asmoa duela.

Umeentzako parkeen eraberritzearen proiektuaren barruan, Arrietarako parkean ere aldaketak izan dira. Zentzu horretan, jokoen egoera kaskarra zela eta, berriro ere erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko asmoz, Udalak instalazioak ordezkatzea erabaki du. Gauzak horrela, udaldian erabilerak modu nabarmenean gora egiten duela ikusita eta mantenimenduaz arduratzen den enpresaren gomendioarekin, Lizarren horrenbeste erabiltzen ez ziren jokoak, modu probisionalean, Arrietarara lekualdatu dira.

Azken bi urteetan udalerriko hainbat jolas gune berritu dira

Legealdi hasieratik, Gobernu taldeak udalerriko jolas parkeen eraberritze integral baten aldeko apustua egin zuen, herritar guztiek seguruak, modernoak eta integratuak diren parke berri batzuetaz gozatzeko xedearekin.

Artazako parkea izan zen “renove plan” honen testuinguruan eraberritu zen lehena, 2016ko urrian. Igotzeko sare bat, bi kulunka eta gaztelu berri bat instalatu ziren. Honez gain, zorua kautxuzko beste zoru berri batengatik ordezkatu zen txikienen segurtasuna bermatzeko helburuarekin. Hilabete batzuk geroago, 2017aren hasieran, Gernika eta Errekaganeko parkeetako hobekuntza lanak burutu ziren. Gernikakoan, jolas gunea zabaldu egin zen, ia 180 metro karratuetara arte iritsiz. Bi kulunka berri, abioneta bat, helikoptero bat eta hodei-gune bat ere instalatuko ziren besteak beste. Errekaganeri dagokionez, kulunka misto bat, hiru dorreko jolas anitz bat eta baporezko lokomotora eta bagoia jarri ziren. Segurtasuneko zoladura berri bat ere jarri zen. 160 metro karraturaino handitu zen zoladura honen inguruan 2 eta 6 urte bitarteko umeentzako bizikleta eta motorrekin jolasteko Slurry moduko jolas zirkuitu batez osatzen da. Zirkuitu honek zentzu bietako lerroak marraztuta ditu gorriz eta zuriz.

2017. urte amaieran eta 2018aren hasieran, jolas parkeen eraberritze plan integralari jarraipena eman zitzaion, Iturrietako parkean egindako berritasunekin. Hiru gune berri sortzea aukeratu zen, aisia eta jolaserako 300 metro karratu inguru gehiagoko eremua eraikiz. Gune berri honek umeentzako jolasak eta kirol ekipamenduak ditu etxeko txikienentzat zein adin handiagokoentzat. Ezarritako jolas berrien artean hurrengoak azpimarratu daitezke: jolas anitzeko egitura bat, piramide bat, etxola bat, malguki bat, karrusel bat, 40 metroko luzera duen tirolina bikoitza, futbol zelai txiki bat, saskibaloirako bi saski eta Street Workout bat, errokodromoa eta frontoia osatuz. Guztira Udalak 200.000 euro baino gehiagoko inbertsioa egin du 4 parke hauek eraberritzeko.

 

 

Oharrak

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Trafiko-errail baten mozketa





    Eguna: Ekainak 14, asteazkena

    Ordua: 9:15etatik aurrera

    Lekua: Enrike Urrutikoetxea kalea

    Zergatia: pitxadura zigilatzea dela eta

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

     

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia