Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopela garbiketa eta mantentze lanak egiten ari da igerilekuetan

Sopela garbiketa eta mantentze lanak egiten ari da igerilekuetan

  • Lanak abuztuaren 1ean hasi ziren eta 15ean bukatzea aurreikusten da.
  • Martxan diren lanek urte osoan zehar higiene maila ona mantentzea ahalbidetuko dute, udal igerilekuetako erabiltzaileei zerbitzu hobeago bat eskainiz.

Beste urte batez garbiketa eta mantenu lanak direla eta Sopelako udal igerilekuak itxita egongo dira abuztuaren 15era arte. Lanok urte osoan zehar higiene maila ona mantentzea ahalbidetuko dute erabiltzaileei zerbitzu hobeago bat eskainiz.

Lan hauek, batez ere igerilekuetako hustuketan eta produktu kimiko desinkrustatzaile eta desinfektagarri bidezko garbiketan oinarrituko dira. Halaber, igerilekuen sistemak errebisatuko dira (uraren tratamendu sistema eta arazketa, filtroak, motorrak, bonbak, fondo-garbiketak, balbulen itxiera…) eta behar izanez gero, elementuen garbiketa, urinketa, konponketa edota ordezkapenari ere ekingo zaio. Azkenik, igerilekuak, berriro ere urez beteko dira eta ur hori berotu egingo da.

Gontzal Hermosilla alkateak adierazi duenez, “urtero egiten diren garbiketa mota hauek, abuztuaren 1ean hasi eta 15ean bukatu ohi dira, ekintza eta jarduera mailak modu nabarmenean behera egiten duen garaia, hain zuzen ere”. Halaber, igerilekua bera sakon garbitzeaz gain, geldiunea aldagelak, pasabide, sabai eta abarretan ere garbiketak egiteko aprobetxatuko da. “Kirol zerbitzu eta ekipamenduak bere osotasunean errebisatuko ditugu, hala, den-dena egoera ezin hobean egongo da hurrengo denboraldiari aurre egin ahal izateko” gehitu du Gontzal Hermosillak.

Azkenik, bestelako instalazioetan ere, errebisio, inspekzio, ordezkapen eta konpontze lanak ere egingo dira. Nabarmentzekoak dira, beste batzuen artean, igerileku handiaren baldosen juntura eta makina klimatizadore berri baten instalakuntza.

Udalerriko kirol instalazioak kudeatzen dituen enpresako mantenu eta garbiketa lanetara bideratutako langile eta zuzendaritzako kideen artean, guztira, hamaika pertsona dira aipatutako lanez arduratzen ari direnak.

 

Oharrak

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Trafiko-errail baten mozketa





    Eguna: Ekainak 14, asteazkena

    Ordua: 9:15etatik aurrera

    Lekua: Enrike Urrutikoetxea kalea

    Zergatia: pitxadura zigilatzea dela eta

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

     

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia