Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako udalak 150.000 euro bideratuko ditu 2019ko partaidetza bidezko aurrekontuetarako

Sopelako udalak 150.000 euro bideratuko ditu 2019ko partaidetza bidezko aurrekontuetarako

  • Sopelako Udalak iaz baino 50.000 euro gehiago zuzenduko ditu onartuak izango diren herritarren proposamenak gauzatzeko.
  • Sopelan erroldatutako 16 urtetik gorako pertsonek, bere proposamenak uztailaren 5 eta 19 bitartean bidali ahalizango dituzte, Udaleko arretarako bulegoetan inprimakia entregatuz, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu elektroniko bat bidaliz edota udalaren web orrian egokitutako inprimaki digitala betez.

Berriro ere, herritarrek udal politiken diseinuan parte hartzeko xedearekin, Sopelako Udalak 2019ko aurrekontuak egiteko prozesu parte hartzaile berri bat abiaraziko du bihar. Berritasun gisa, aurten Udalak guztira 150.000 euro bideratuko ditu, aurreko ekitaldian baino 50.000 euro gehiago. Honela, herritarrek parte hartze bidezko prozesu honetan onartuko diren proposamenak egikaritzeko 150.000 euroko erreserba hori nola erabili azalduz, bere ideia eta proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte.

Zentzu honetan, Gontzal Hermosilla alkatearen esanetan “iaz esan genuen bezala, Sopelan geratzeko iritsi den prozesu bat da. Iazko arrakastaren ondoren, 2019an, 50.000 euro gehiago zuzenduko ditugu guztion artean gure beharrizanak zeintzuk diren erabakitzeko. Batera eraiki nahi dugu Sopela hobeagoa”.

Sopelan erroldatutako 16 urtetik gorako pertsonek, bere proposamenak bidali ditzakete uztailaren 5 eta 19 bitartean, horretarako egokitutako kanal desberdinetariko bat erabiliz:

  • Erregistro bidez Udaleko arretarako bulegoetan inprimakia betez eta entregatuz.
  • E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.
  • Udal web orrian egokitutako inprimaki digitala betez.

Udalak jarraituko duen prozesuari dagokionez, aipatzekoa da, proposamen bakoitzari lotutako zenbatekoak ezin izango duela 40.000 euroak gainditu eta teknikoki zein ekonomikoki bideragarriak eta finantza aldetik iraunkorrak izatea kontuan hartuko da. Udalak ondoren, herritarren proposamenak jasotzeko fasean erabilitako parte hartze kanal berdinak ahalbideratuko ditu, aukeratuko diren 8 proiektu baloratzeko.

Oharrak

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Trafiko-errail baten mozketa





    Eguna: Ekainak 14, asteazkena

    Ordua: 9:15etatik aurrera

    Lekua: Enrike Urrutikoetxea kalea

    Zergatia: pitxadura zigilatzea dela eta

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

     

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia