Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Adierazpen instituzionala: Israelek palestinar herriaren kontra eginiko erasoa

Adierazpen instituzionala: Israelek palestinar herriaren kontra eginiko erasoa

 

Sopelako Udalaren azken bozeramaileen batzordean Israelek palestinar herriaren kontra eginiko erasoa gaitzesteko adostutako adierazpen instituzionala

ISRAELEK PALESTINAR HERRIAREN KONTRA EGINIKO ERASOA GAITZESTEKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

Azken aste hauetan, AEBk Jerusalem hirian ireki berri duen enbaxadaren aurrean, palestinar herriak martxa bat egin du Nakba izenez ezagutzen den eta herri horrek pairatzen duen krisi humanitarioaren eta giza eskubideen urraketaren hirurogeita hamargarren urteurrena gogoratzeko. Maiatzaren 14an Israelek  protesta baketsu hau oso era bortitz eta odoltsuan erreprimitu zuen. Gutxienez 59 pertsona hil dira, 6 adingabe barne eta, momentuz, 2700tik gora zauritu daude. Zauri hauen erdia benetako munizioagatik izan dira eta 130 pertsona oso egoera kritikoan daude oraindik. UNRWAren arabera, Gazako erietxeetan, osagileak gainezka daude  eta  ebakuntzak zazpi egunetan egiteko erregaia  baino ez zaie geratzen.

Eraso horren aurrean Sopelako Udalak

1.- Erabat gaitzesten du Israelgo ejertzitoak AEBko enbaxada Jerusalem hirira eramateko erabakiaren kontrako protesta egiten ari ziren milaka palestinarren kontrako erasoan erabilitako indarkeria, horren ondorioz 59  pertsona hilik  eta milatik gora  zaurituta irten direlarik. Gertakari hau izan da lurralde okupatuetan 2014 urtetik hona jazo den gertakaritik odoltsuenetakoa. Halaber, erakunde honek Israelgo Estatuari eskatzen dio palestinar herriaren giza eskubideak berma ditzala.

2.- Bere dolumina eta bere elkartasuna adierazten die zuzenean edo zeharka kaltetutako pertsona guztiei .

3.- Bat egiten du Nazio Batuen Erakundeak Europako Batasunarekin eta nazioarteko erkidegoko zati handi batekin- hauen artean hainbat herrialde eta erakunde- egin duen deiarekin, palestinarren protesten aurrean Israelgo ejertzitoak eragindako balantze odoltsu honen ondoren Israelek Gazako mugan indarkeria geldiaraz dezala  eta hurrengo egunotan biztanleen artean biktima gehiago ekarriko lituzkeen neurriak saihestea eskatzeko.

4.- Israelgo Gobernuari eskatzen dio Nazio Batuen 242. ebazpena bete dezala eta  Zisjordania,Ekialdeko Jerusalem eta Gazako zerrenda palestinar lurraldeak okupatzeari utz diezaiola,  gaur egun  blokeo anker eta bidegabearen mende, giza eskubideen estandarrik oinarrizkoenak urratzen ari dena eta behin eta berriz salatua izan dena, besteak beste Nazio Batuen kontalariaren eta nazioarte mailako erkidegoaren gehiengo nagusiaren aldetik.

5.- Sopelako Udalak bat egin du Palestina estatu gisa aitortzeko adierazpenarekin, nazioarteko erkidegoaren zati handi batek egin duen bezala

6- Herritargoa animatzen du palestinar herriaren giza eskubideak errespetatzea  eta gune horretan indarkeria geldiaraztea eskatzeko egingo diren ekitaldi eta mobilizazioetan parte hartzera.

ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia