Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Osoko bilkura apirilaren 26an

Osoko bilkura apirilaren 26an

Sopelako Udaleko hurrengo osoko bilkura apirilaren 26an izango da, 19:30ean udaletxeko areto nagusian. Auzokideek udal bilkuretara joateko eta bertan parte hartzeko eskubide osoa dute.

Honakoa izango da aztergaien zerrenda:

 

ATAL ERABAKITZAILEA

Ogasuna eta Kontuen Batzorde Berezia

1.- LEHENAGOKO BETEBEHARRAK AITORTZEA.61/2018 ESPTEA

2.- 2017 EKITALDIKO KONTU OROKORRAREN ONARPENA BALEGOKIO. 1034/2018 ESPTEA

Udal Administrazioa eta Langileria

3.- 2017KO ABENDUAREN 31KO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN INBENTARIOAREN ZUZENKETA ONARTZEA, BALEGOKIO.

ARGIBIDE, SUSTAPEN ETA KONTROL ATALA

4.-PRESAZKO MOZIOAK, HALAKORIK BADA:-

5.-BERRI EMATEA:- GAIA:- DEIALDI HONETAKO ERANSKINEAN AGERTZEN DIREN ALKATETZA DEKRETUAK:-

(A).- BERRI EMANA:- 2018KO MARTXOAREN 26KO 2018/0471ALKATETZA DEKRETUA, ALKATETZAREN EGINKIZUNAK ESKUORDETZEARIO BURUZKOA.

(B).- BERRI EMANA:- 2018KO APIRILAREN 7KO 2018/1039 ALKATETZA DEKRETUA, ALKATETZAREN EGINKIZUNAK ESKUORDETZEARIO BURUZKOA.

(C) 2017ko 1. HIRU HILABETEKO UDAL AURREKONTUAREN BETETZE EGOERA BERRI EMATEA. 1099/2018 ESPTEA

6.- ERREGU, GALDERAK ETA MOZIO EZ ERABAKIGARRIAK:-

Mozio ez erabakigarriak

(A).- Atxikitu gabeko Manuela Ruiz Vivanco Zinegotziak aurkeztutako Mozio ez erabakigarria. Gaia:- Hervé Falciani jauna Suitzara ez estraditatzeko.

Erregu eta galderak

(A).- Sopelako EHBildu udal talde politikoak aurkeztutako erregua. Gaia:- Batzorde informatiboen izaera aldatzeko.

(B).-Sopelako EHBildu udal talde politikoak aurkeztutako erregua. Gaia:- Batzorde informatiboen aldaketarako

DEIALDIA

Oharrak

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Trafiko-errail baten mozketa





    Eguna: Ekainak 14, asteazkena

    Ordua: 9:15etatik aurrera

    Lekua: Enrike Urrutikoetxea kalea

    Zergatia: pitxadura zigilatzea dela eta

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

     

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia