Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Osoko bilkura martxoaren 28an

Osoko bilkura martxoaren 28an

Sopelako Udaleko hurrengo osoko bilkura martxoaren 28an izango da, 19:30ean udaletxeko areto nagusian. Auzokideek udal bilkuretara joateko eta bertan parte hartzeko eskubide osoa dute.

 Honakoa izango da aztergaien zerrenda:

1.- AURREKO BILKUREN AKTAK ONESTEA, BIDEZKOA BADA. HAUEK DIRA:

-2018ko urtarrilaren 25ekoa

-2018ko otsailaren 19koa, eta

-2018ko otsailaren 22koa

ATAL ERABAKITZAILEA

Ogasuna eta Kontuen Batzorde Berezia

2.- KREDITU GEHIGARRIEN BIDEZ UDAL AURREKONTUAK ALDATZEKO 5. ZBK. ESPEDIENTEAREN ALDAKETAREN ONARPENA, BALEGOKIO 825/2018 ESPTEA.

Hirigintza, Etxebizitza, Ingurumena, Obrak eta Zerbitzuak

3.- U.E.8.1, 8. ZONALDEKO P.2.4 ETA P.2.5 LURSAILEN ZATIKETARAKO XEHETASUN AZTERLANAREN BEHIN BETIKO ONESPENA, BALEGOKIO.

4.- D-1 ETA D-2 LURZAILEK ELKARTZEKO XEHETASUN AZTERLANAREN BEHIN BETIKO ONESPENA. BALEGOKIO.

ARGIBIDE, SUSTAPEN ETA KONTROL ATALA

5.- PRESAZKO MOZIOAK, HALAKORIK BADA:-

6.- BERRI EMATEA:- GAIA:- DEIALDI HONETAKO ERANSKINEAN AGERTZEN DIREN ALKATETZA DEKRETUAK:-

a) Berri ematea.- gaia:- otsailaren 22ko 280/2018 alkatetza dekretua. alkatetzaren eginkizunak eskuordetzeari buruzkoa.

b) Kreditu gehigarrien bidez udal aurrekontuak aldatzeko 2. zbk. espedientearen aldaketaren berri ematea 675/2018 espta. (2018-0328 dekretua).

c) Berri ematea.- gaia:- martxoaren 2ko 329/2018 alkatetza dekretua. alkatetzaren eginkizunak eskuordetzeari buruzkoa.

d) Kreditu gehigarrien bidez udal aurrekontuak aldatzeko 3. zbk. espedientearen aldaketaren berri ematea 737/2018 espta. (2018-0357 dekretua).

e) Berri ematea.-gaia: martxoaren 7ko 358/2018 alkatetza dekretua, ezkontza zibila egiteko alkatetza-ahalmena fco. javier intxaurza zarandona jaunari eskuordetzeari buruzkoa.

f) Kreditu gehigarrien bidez udal aurrekontuak aldatzeko 4. zbk. espedientearen aldaketaren berri ematea 752/2018 espta. (2018-0359 dekretua).

g) Berri ematea.-gaia: martxoaren 14ko 388/2018 alkatetza dekretua, ezkontza zibila egiteko alkatetza-ahalmena fco. javier intxaurza zarandona jaunari eskuordetzeari buruzkoa.

h) Berri ematea.- gaia:- martxoparen 15eko 415/2018 alkatetza dekretua. alkatetzaren eginkizunak eskuordetzeari buruzkoa

7.- ERREGU, GALDERAK ETA MOZIO EZ ERABAKIGARRIAK:-

Mozio ez erabakigarriak

(A).- Manuela Ruiz (atxikigabeko zinegotzia) aurkeztutako mozio ez erabakigarria.- Gaia:- Eraginkortasun eta Sopelako Herrian aurreki eta eraginkortasun energetikoa.

(B).- Sopelako EHBildu udal talde politikoak aurkeztutako mozio ez erabakigarria. Gaia:- Bizkaiko Pentsionistak martxan.

Erregu eta galderak

DEIALDIA

Oharrak

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Trafiko-errail baten mozketa





    Eguna: Ekainak 14, asteazkena

    Ordua: 9:15etatik aurrera

    Lekua: Enrike Urrutikoetxea kalea

    Zergatia: pitxadura zigilatzea dela eta

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

     

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia