Aste Santuan zehar, irekita, lehenengo aldiz, Urkoko auto-karabanentzako aparkalekua

 

Etengabe hazten ari den turismo mota bati erantzuna ematen jarraitzeko asmoz, Sopelako Udalak,  aurten lehenengo aldiz, Urko kiroldegiko auto-karabanentzako aparkalekua irekiko du Aste Santuan zehar.  Instalazioak martxoaren 28tik, asteazkena, apirilaren 2ra, astelehena egongo dira irekita.

Aparkalekuan 24 auto-karabanentzako lekua dago, korronte hartuneekin eta ur edangarria duen iturriarekin.  Halaber, eremuak zaborra botatzeko ontziak, piknika egiteko gune bat eta ur gris eta beltzak botatzeko lekua dauzka, besteak beste. Ur eta elektrizitate horniketako makinak erabili ahal izateko ‘jeton’ txanponak saltzen dira Sopelako Turismo Bulegoan (Loiola Ander Deuna, 28):