Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Irekita kultura, aisialdi eta komunikazioko teknikari laguntzaileen lan-poltsa sortzeko hautaketa-prozesuan izena emateko epea

Irekita kultura, aisialdi eta komunikazioko teknikari laguntzaileen lan-poltsa sortzeko hautaketa-prozesuan izena emateko epea

Sopelako Udalak gaur ireki du Kultura, Aisialdi eta Komunikazioko Teknikari laguntzaileen lan-poltsak sortzeko hautaketa-prozesuan eskaerak aurkezteko epea.

Hautaketan parte hartu nahi dutenek, martxoaren 8ra arte, osteguna, izango dute Sopelako Udalaren Erregistro Nagusian eskabideak aurkezteko, edota udal web orrialdeko “Oposaketen Ataria” atalean izena emateko aukera:

https://sopelarin.sopelana.net/Oposiciones/WebOposiciones/login.aspx

DESKARGATU HEMEN Onarpen eskabidea:

http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/4-oposaketen-ataria-portal-de-oposiciones

Inskripzioak egiterakoan ez da beharrezkoa dokumentazioa aurkeztea, baina alegaturiko merezimenduen zerrenda aurkeztu beharko da.

DESKARGATU HEMEN Hautaketa-prozesuaren oinarriak:

http://www.bizkaia.eus/lehendakaritza/Bao_bob/2018/02/22/II-754_eus.pdf?hash=8a2adf679cfd4a473cf983e85d44247c

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia