Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Osoko bilkura otsailaren 22an

Osoko bilkura otsailaren 22an

 

Sopelako Udaleko hurrengo osoko bilkura otsailaren 22an izango da, 19:30ean udaletxeko areto nagusian. Auzokideek udal bilkuretara joateko eta bertan parte hartzeko eskubide osoa dute.

Honakoa izango da aztergaien zerrenda:

ATAL ERABAKITZAILEA

Ogasuna eta Kontuen Batzorde Berezia

1.- 2018. EKITALDIKO AURREKONTUARI LEPORATUKO ZAIZKION LEHENAGOKO BETEBEHARRAK AITORTZEA 2017AN ERREGISTRATUAK (Aurrekontuekin)

2.- 2018. AURREKONTUARI LEPORATUKO ZAIZKION LEHENAGOKO BETEBEHARRAK AITORTZEA, 2018AN ERREGISTRATUTAKOAK ETA 2018KO GASTUEI DAGOKIENAK.

3.- 2018. EKITALDIKO AURREKONTUARI LEPORATUKO ZAIZKION LEHENAGOKO BETEBEHARRAK AITORTZEA 2017AN ERREGISTRATUAK (Aurrekontu barik).

ARGIBIDE, SUSTAPEN ETA KONTROL ATALA

4.-PRESAZKO MOZIOAK, HALAKORIK BADA:-

5.-BERRI EMATEA:- GAIA:- DEIALDI HONETAKO ERANSKINEAN AGERTZEN DIREN ALKATETZA DEKRETUAK:-

a) Berri ematea.-Gaia: otsailaren 2ko 174/2018 Alkatetza Dekretua, ezkontza zibila egiteko alkatetza-ahalmena Fco. Javier Intxaurza Zarandona jaunari eskuordetzeari buruzkoa.

b) Berri ematea.-Gaia: otsailaren 2ko 197/2018 Alkatetza Dekretua, ezkontza zibila egiteko alkatetza-ahalmena Fco. Javier Intxaurza Zarandona jaunari eskuordetzeari buruzkoa.

c) Berri ematea: Otsailaren 9ko 206/2018 Alkatetza Dekretua. Gaia:- Bilketa arloaren 2017ko Kontu Nagusia.

d) Berri ematea: Otsailaren 9ko 207/2018 Alkatetza Derketua. Gaia: 2017ko Aurrekontuaren kitapenaren berri ematea.

e) Berri ematea: Otsailaren 9ko 208/2018 Alkatetza Dekretua. Gaia: Kreditu Txertaketen bidez Udal aurrekontuak aldatzeko 1. Zbk espoedientearen aldaketaren berri ematea.

f)  Berri ematea: Gastu orokorretarako diruzaintaren soberakinen erabilerarekiko 2017ko 4. Hiruhilabeteko finantzial jasangarritasunaren txostena

6.-ERREGU, GALDERAK ETA MOZIO EZ ERABAKIGARRIAK:

Mozio ez erabakigarriak

(A).-Juan Ignacio Del Vigo jaunak aurkeztua Orain udal talde politikokoa.- Gaia: Hurrengo martxoaren 8aren greba feministari euskarria.

(B).- Manuela Ruiz Vivanco Andrea (Atxikigabeko zinegotzia).- Gaia: Martxoaren 8ko greba.

Erregu eta galderak

DEIALDIA

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia