Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak 16,3 milioi euroko aurrekontua onartu du 2018rako

Sopelako Udalak 16,3 milioi euroko aurrekontua onartu du 2018rako

  • EAJ-PNV eta PSE-EEk osatutako Gobernu taldea, akordio batera heldu da Orain Sopela alderdiarekin aurtengo udal aurrekontuak aurrera eramateko.

Sopelako Udalak 2018ko udal aurrekontuak onartu zituen atzo arratsaldean ospatutako osoko bilkuran. EAJ-PNV eta PSE-EEk osatutako Gobernu taldea, akordio batera heldu da Orain Sopela alderdiarekin aurtengo udal kontuak aurrera eramateko. Atzora arte, udalak aurrekontuak luzatuta zituen eta era honetan, kontsistorioak 16,3 milioi euroko kontu berriak izango ditu eta honek, 2,85 milioi euroko igoera suposatzen du.

Hala, Gontzal Hermosilla Sopelako alkateak, akordiora iritsi diren alderdi politikoen esfortzu eta akordiorako gaitasun zein aldez aurretiko jarrera baikorra azpimarratu nahi izan ditu, izan ere, aurrekontuen onarpena gai garrantzitsu eta mamitsua baita, tokiko administrazio baten egunerokotasuna baldintzatzen duten kontuak baitira. “Orain Sopelak negoziaketetarako izan duen jarrera baikorra eskertu eta azpimarratu nahi dut, sopeloztar guztion interes eta ongizaterako akordio puntuak erdiesteko. Babes eta integrazio sozialarekin lotutako ekarpen baliogarriak egin ditu. Bestalde, bestelako alderdiek ez dute akordiorako inolako borondaterik erakutsi eta beraien proiektuak martxan jartzeko aukera ederra galdu dute, ez dute gehitu nahi izan”.

Hirugarren urtez jarraian, Gobernu taldea oposizioko udal alderdi batekin aurrekontu akordio batera iritsi da.

Sopelarentzako proiektu azpimarragarriak

Udal Gobernua osatzen duten kideen esanetan, “onartutako aurrekontuak, martxan jarri nahi dugun udalerri proiektuarekin koherenteak dira. Kontu hauei esker hartuko ditugun neurri eta martxan jarriko ditugun proiektuei esker, Sopelak aurrera egin ahal izango du”.  Alderdiek adostutako akordioko konpromisoei dagokienez, hurrengoak azpimarratu daitezke:

  • 250.000 euro bideratuko dira adineko pertsonentzako egueko centro bat eraikitzeko.
  • 180.000 euro emergentzia sozialeko egoeretara bideratutako pisu bat erosteko
  • 165.000 euro gehiago udal diru-laguntzetan: OHZ, tasetan laguntzak, pobrezia energetikoa pairatzen duten familientzako laguntzak, eskolako materiala erosten laguntzeko, Udal Euskaltegian matrikulatzeko, kooperaziorako diru-laguntzak, adinekoentzako, IGE Zipiriñe, etab.
  • 600.000 euro Jauregizar parkea eraberritzeko, aurrekontu proiektuan jada aurreikusten zen ekimena.

Aurrekontu berriei esker, Sopelarentzako estrategikoak diren proiektuak martxan jartzeko aukera zabaltzen da. Horien artean, institutu berri bat eraikitzeko, Udalak 2 milioi euro bideratuko ditu Eusko Jaurlaritzak beharrezkoak dituen lur saila egokitzeko. Honez gain, lorezaintza eta garbiketa gastuak ere nabarmenki handitzen dira. Lorezaintza zerbitzuari dagokionez, gastua 270.000 eurotik 380.000 eurora igoko da eta kale-garbiketa lanena 270.000 eurotik 350.000 eurora. Azkenengo bi urteotan milioi bat euro baino gehiago inbertitu dira energi elektrikoko sarera. 2018ari begira %80ko igoera aurreikusten da mantentze lanetarako eta prebentziozko jardueretarako.

Akilino Arriolaren semipeatonalizazioa, Sopelmarrera iristeko sarreraren eraberritzea, Lizarre kaleko hobekuntzak eta udal liburutegiaren edota Urko Polikiroldegiaren berriztatzeak dira udalak sustatuko dituen beste ekimenetako batzuk.

 

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia