Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak 2018ko lehenengo osoko bilkura, urtarrilaren 25ean

2018ko lehenengo osoko bilkura, urtarrilaren 25ean

 

Sopelako Udaleko hurrengo osoko bilkura urtarrilaren 25ean izango da, 19:30ean udaletxeko areto nagusian. Auzokideek udal bilkuretara joateko eta bertan parte hartzeko eskubide osoa dute.

Honakoa izango da aztergaien zerrenda:

1.-2017KO AZAROAREN 28 ETA ABENDUAREN 28AN EGINDAKO OHIKO BILKUREN AKTAK ONESTEA, HALA BALEGOKIO:-

ATAL ERABAKITZAILEA

Ogasuna eta Kontuen Batzorde Berezia

2.- 2017. EKITALDIKO AURREKONTUARI LEPORATUKO ZAIZKION LEHENAGOKO BETEBEHARRAK AITORTZEA.  61/2018 ESPTEA

3.- 2018. EKITALDIKO AURREKONTUARI LEPORATUKO ZAIZKION LEHENAGOKO BETEBEHARRAK AITORTZEA.  61/2018 ESPTEA

Udal Administrazioa eta Langileria

4.- 2018rako Udal Plantilla eta Lanpostuen zerrenda aldaketa onartzea, bidezkoa bada.

ARGIBIDE, SUSTAPEN ETA KONTROL ATALA

5.- PRESAZKO MOZIOAK, HALAKORIK BADA:-

6.- BERRI EMATEA:- GAIA:- DEIALDI HONETAKO ERANSKINEAN AGERTZEN DIREN ALKATETZA DEKRETUAK:-

(A).- KREDITU GEHIGARRIEN BIDEZ UDAL AURREKONTUAK ALDATZEKO 21. ZBK. ESPEDIENTEAREN ALDAKETAREN BERRI EMATEA  4127/2017 ESPTA. (2017-2024 DEKRETUA).

(B).- KREDITU TRANSFERENTZIEN BIDEZ UDAL AURREKONTUAK ALDATZEKO 23. ZBK. ESPEDIENTEAREN ALDAKETAREN BERRI EMATEA  4206/2017 ESPTA. (2017-2074 DEKRETUA).

(C).- KREDITU GEHIGARRIEN BIDEZ UDAL AURREKONTUAK ALDATZEKO 22. ZBK. ESPEDIENTEAREN ALDAKETAREN BERRI EMATEA, 4204/2017 ESPTA. (2017-2075 DEKRETUA).

(D).-      BERRI EMATEA.- GAIA:- URTARRILAREN 9KO 19/2018 ALKATETZA DEKRETUA. ALKATETZAREN EGINKIZUNAK ESKUORDETZEARI BURUZKOA.

(E).-2017-2018 AURREKONTUAREN LUZAPENAREN DEKRETUAREN BERRI EMATEA. 11/2018 ESPTA. (2018-0027 DEKRETUA).

7.-ERREGU, GALDERAK ETA MOZIO EZ ERABAKIGARRIAK:-

Mozio ez erabakigarriak

(A).- Atxiki gabeko zinegotzia den Manuela Ruiz Andreak aurkeztutako mozioa. Gaia:-  “Frankismoko biktimen Konponketari” dagokiona.

(B).- Atxiki gabeko zinegotzia den Manuela Ruiz Andreak aurkeztutako mozioa. Gaia:-  “pentsioen etorkizuna bermatzeko premiari buruzkoa”.

Erregu eta galderak

(A).-Manuela Ruiz Vivanco andreak aurkeztutako erregua. Gaia:- Udal Liburutegiaren ordutegiaren handitzea

DEIALDIA

Oharrak

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Trafiko-errail baten mozketa





    Eguna: Ekainak 14, asteazkena

    Ordua: 9:15etatik aurrera

    Lekua: Enrike Urrutikoetxea kalea

    Zergatia: pitxadura zigilatzea dela eta

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

     

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia