Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Udalak “Olentzero eta Mari Domingi 2017” pintura lehiaketa jarri du martxan

Udalak “Olentzero eta Mari Domingi 2017” pintura lehiaketa jarri du martxan

 

Urtero bezala eta Gabonak gertu direla, Sopelako Udalak, beste behin, 5 eta 12 urte bitarteko ume-gazteei zuzendutako “Olentzero eta Mari Domingi 2017” pintura lehiaketa jarri du martxan.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek, euren lanak azaroaren 26a, igandea, baino lehen entregatu beharko dituzte Kurtzio Kultur Etxean (Mendieta 11, Sopela), astelehenetik ostiralera 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eta asteburuetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Aurtengo gai nagusia "Olentzero eta Mari Domingi Sopelan" izango da. Lanek gutxienez DIN A4-ko tamaina izan beharko dute eta edozein teknika erabili daiteke. Marrazkiak atzetik ezizen bat edukiko du eta kanpoan ezizen hori duen gutunazal baten barruan egilearen datuak agertuko dira (izena, adina, helbidea eta telefonoa).

Marrazki irabazlea Gabonetako postalaren irudi ofiziala izango da eta Olentzero eta Mari Domingi gaua iragartzeko erabiliko da. Guztira, 3 sari banatuko dira eta jada, ohikoa den bezala, banaketa abenduaren 24an izango da herriko plazan, Olentzero eta Mari Domingi gauaren ospakizunean.

Informazio gehiago:

Kurtzio Kultur Etxea (Mendieta 11, 48.600)

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. / 94 406 55 05

Oharrak

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Trafiko-errail baten mozketa





    Eguna: Ekainak 14, asteazkena

    Ordua: 9:15etatik aurrera

    Lekua: Enrike Urrutikoetxea kalea

    Zergatia: pitxadura zigilatzea dela eta

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

     

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia