Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Gobernu taldeak Zipiriñe eskolari ematen zaion diru-laguntza 34.000 eurotan handitzea proposatzen du

Gobernu taldeak Zipiriñe eskolari ematen zaion diru-laguntza 34.000 eurotan handitzea proposatzen du

 

  • Hala, eskola publikoak egun jasotzen duen laguntza ekonomikoa bikoiztuko luke, 30.000 euro jasotzetik, 64.000ra pasatuz. Proposamena uda hasieran egindako aurrekontu parte hartzailearen prozesuko emaitzetan du jatorria.
  • Halaber, 46.000 euro bideratzea ere proposatzen du joko parkeen ekipamenduak hobetzen jarraitzeko eta beste 20.000 euro Gatzarriñeko errepide segurtasuna bermatzeko.

Sopelako Udalak guztira 185 ekarpen jaso ditu herritarrengandik ekainaren amaieran, udalak sopeloztarrak udal politika publikoen parte aktibo izateko xedez abiatutako aurrekontu parte hartzailean.

Gontzal Hermosilla, Sopelako alkatearen esanetan “herritarren inplikazioari esker, udala jadanik Sopelako herritarrentzat interesekoak diren proiektu eta ekimen zehatzak martxan jartzen ari da”.

Prozesu honetan sortutako ekimenetatik, Udalak 100.000 euro bideratuko ditu herritarren ideia eta proposamenak gauzatzeko, Bi astetan zehar (ekainaren 23 – uztailaren 7), herritarrek bere ekarpen, iradokizun, aipamen eta gomendioak bidaltzeko aukera izan zuten 2018ko ekitaldiko aurrekontuak egiteko honako kanal hauen bidez: paperezko inprimakia eta inprimaki digitala; helbide elektronikoa ( E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. ).

Ekarpenen %87a Ziripiñe hobetzearekin lotuta daude

Prozesuan zehar bidalitako ekarpenen gehiengoa Ziripiñe eskola publikoa hobetzeko neurrietara bideratuta dago (161 ekarpen, guztira %87). Bigarrenez, trafiko eta errepideei buruzko 4 iradokizun nabarmentzen dira eta beste 4, joko parkeekin lotuta. 

Beraz, gobernu-taldeak, herritarren ekarpen guztiei erantzunez, teknikoki bideragarriak diren 3 proposamen gauzatzea proposatzen du, herritarren ekarpen guztiei erantzunez eta guztira 100.000 euro bideratuz:

  • 20.000 EURO Gatzarriñeko segurtasuna bermatzeko sakanguneak ezarriz
  • 46.000 EURO Jauregizar Plazako estalkia berriztatzeko (30.000 euro) eta joko parkeetako ekipamenduen eraberritze integralaren proiekturako (16.000 euro)
  • 34.000 EURO gehiago bideratzea Ziripiñe eskola publikorako laguntzetan, inbertsioak, konponketak, kontserbazio lanak bere instalazioen mantentzea eta bere ekimen eta eskola materialetarako. Egun, Sopelako Udalak 30.000 euro bideratzen ditu eskolara beraz, zenbateko honekin, zifra bikoiztu egingo litzateke, guztira 64.000 euro erraztuz.

EAJ-PNV eta PSE-EEk osatzen duten gobernu taldearen proposamen hauek osoko bilkuratik pasatu beharko dira hauen onarpenaren inguruan erabakitzeko. 

Ariketa parte hartzaile honekin, Sopela, herritarrekin ezagutza kolektiboa eta partekatua sortzen duen udalerri gisa sendotzen da, herritarren parte hartzearekiko betebeharrak betez eta gobernu ireki, garden eta kolaboratiboko eredu baterantz aurrera eginez.

 

Oharrak

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Trafiko-errail baten mozketa





    Eguna: Ekainak 14, asteazkena

    Ordua: 9:15etatik aurrera

    Lekua: Enrike Urrutikoetxea kalea

    Zergatia: pitxadura zigilatzea dela eta

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

     

  • 2017eko apirilaren 25a.
    Animaliak biltzeko zentroetan dauden maskotak ezagutzeko datak

    Sopeloztarrek animaliak biltzeko zentroetan dauden maskotak ezagutzeko aukera izango dute, maiatzan:

    • Maiatzak 24: Udaletxeko plazan (euria egiten badu Bentatxun edo frontoian). 11:00-14:00.
    • Maiatzak 25: Gernika plazan. 17:00-20:00.
    • Maiatzak 26: Udaletxeko plazan (euria egiten badu Bentatxun edo frontoian). 17:00-20:00.

     

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia