Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak argiteria publikoaren mantentze eta egokitzapen lanak egiten dihardu

Sopelako Udalak argiteria publikoaren mantentze eta egokitzapen lanak egiten dihardu

Udalerriko argiteria publikoko instalazioen segurtasuna eta kalitatea hobetzen jarraitzeko helburuarekin, Sopelako Udala Behe-Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoarekin (BTEE) lotutako lehenengo faseko obrak gauzatzeko buru-belarri dabil, instalazioetako aginte-koadroak Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioak ezarritako egungo araudira egokitzeko. Dagozkion KEBak (Kontrol Erakunde Baimendua) betetzea eskatzen duen araudia. KEBak ziurtagiri, entsegu, azterketa edo auditoria bidez, industria produktu eta instalazioen betebeharrezko segurtasun baldintzen betetzea egiaztatzeko xedea duten erakunde natural edo juridikoak dira.

BTEEren lehenengo fase honetan, Ministerioak detektatutako arazoak konpontzeko eta aipatutako KEBak pasatu ahal izateko, hobetze lanak ari dira gauzatzen udalerriko 41 aginte koadrotan. Egiten ari diren hobetze lanen artean konexioengatiko hutsuneen konponketa, eta kableatuko akats puntuen, apurtutako argi puntuen, euri-ura sartu daitekeen argi apurtuen, etab. detekzioak nabarmentzen dira.

Mantentze eta egokitzapen lan hauek auzo batzuetako zirkuituei eragin diezaiekete, argiteria publikoaren funtzionamendu egokiari eragin diezaioketen arazo puntualak sortuz.

Gontzal Hermosilla, Sopelako alkatearen esanetan “maiatzetik Udala argiteri publikoko kalte garrantzitsuak konpontzen ari da. Uneko itzalaldiak sortzen dituzten arazo txiki hauek detektatzen saiatzen ari gara lehenbailehen konpontzeko. Hala eta guztiz ere, azpimarratu behar da, udal teknikari arduradunek adierazi diguten bezala, arazo txiki hauek, eragina duten zirkuitu bakoitzean banan-banan egin beharreko konponketa lanak exijitzen dituzte, arreta handiz egin beharreko lanak alegia”.

Halaber, udal sopeloztarrak, instalazio elektrikoen antzinatasuna dela eta, hutsuneen lokalizazioa are zailagoa dela ere azaldu du.

Azpimarratzekoa da baita, Udala Behe-Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikora (BTEE) egokitzeko eta udalerriko argiteria publikoaren kudeaketa eraginkorrari dagokionez aurrerapauso bat emateaz gain, udalaren helburu nagusia instalazio elektrikoaren funtzionamendu ona bermatzea da, izan litezkeen kalteak modu nabarmenean murriztea eta pertsonen eta instalazioa osatzen duten ekipamenduen segurtasuna bermatzea. Udalak egin beharreko ahalegin edota esfortzu ekonomiko guztiak egingo ditu, hala izateko.

Udalak, bandoen bitartez, egingo diren mantentze eta egokitzapen lanen berri emango die auzoetako bizilagunei.  

Oharrak

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Trafiko-errail baten mozketa





    Eguna: Ekainak 14, asteazkena

    Ordua: 9:15etatik aurrera

    Lekua: Enrike Urrutikoetxea kalea

    Zergatia: pitxadura zigilatzea dela eta

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

     

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia