Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelbusak neguko ordutegia hasiko du astelehenean

Sopelbusak neguko ordutegia hasiko du astelehenean

 

Sopelbusak, Sopelako auzoak metro geltoki eta hondartzekin lotzen duen autobusak, neguko ordutegia izango du astelehenetik, urriaren 2tik, aurrera. Aurten, zerbitzua astelehenetik ostiralera (jaiegunetan izan ezik), 07:00etatik 20:45ak arte eskainiko da (eguerdian atsedena hartuz).

Bi ibilbide egongo dira:

  • Ibilbidea 1: Atxabiribil parkinga → Kanpina → Itxasalde → Triangu → Arriatera bihurgunea → Larrabasterra Metroa → Jubilatuen Etxea → Anbulatorioa → Eliza → Urbaso → Babespeko etxebizitzak → Haurreskola
  • Ibilbidea 2: Haurreskola → Sopela erresidentzia → Urbaso aurrealdea → Elizako markesina → Anbulatorioa → Jubilatuen Etxea →  El Carmen ermita → Arriatera bihurgunea → Triangu → Itxasalde → Kanpina → Atxabiribil parkinga

07:30etan eta 15:00etan Ander Deuna Ikastolan geldituko den zerbitzu berezia eskainiko da.

Bidai bakoitzak 0,30 euroko kostua izango du. Bonoa erosteko aukera ere egongo da, 25 bidaikoa,  5 euroren truke eta 50ekoa 8 euroren truke.

Informazio gehiago: Sopelako Turismo Bulegoa / E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. / 94 406 55 19

ORDUTEGIA KONTSULTATU

Oharrak

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Trafiko-errail baten mozketa





    Eguna: Ekainak 14, asteazkena

    Ordua: 9:15etatik aurrera

    Lekua: Enrike Urrutikoetxea kalea

    Zergatia: pitxadura zigilatzea dela eta

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

     

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia