Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelak izandako bisitari-kopurua %23,3 handitu du uda honetan, 2016arekin alderatuta

Sopelak izandako bisitari-kopurua %23,3 handitu du uda honetan, 2016arekin alderatuta

Sopelako turismo-bulegoek 11.554 bisitari erregistratu ditu uztailean eta abuztuan: 5.631, Turismo Bulegoak eta 5.923, Informazio Puntuek. Joan den urtean baino 2.189 pertsona gehiago. Gainera, aurten lehen aldiz Informazio Puntu bat jarri da hondartzan, non 2.500 pertsona baino gehiagori arreta eman zaien. Hortaz, datorren udara begira informazio puntu hori mantentzea hausnartuko da. Bisitatu gaituzten turisten jatorriari dagokionez, estatutik, Kataluniatik eta Madrildik etorritakoak dira gehienak. Atzerritik berriz, Frantzia, dago lehenengo postuan, Ingalaterra, Alemania eta Italiak jarraitzen diotelarik alde handira: http://turismoa.sopelaudala.org/ 

Neguko ordutegia (2017/10/01etik 2018/05/31ra):

  • Turismo-bulegoa (Loiola Ander Deuna, 28): Asteartetik larunbatera: 10:00 - 14:00 eta 16:00 -18:00 //Igande eta jaiegunetan: 10:00 - 14:00
  • Informazio-puntua (Aretxabaleta Enparantza, 1): Astelehenetik ostiralera: 10:00 - 14:00

Oharrak

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Trafiko-errail baten mozketa





    Eguna: Ekainak 14, asteazkena

    Ordua: 9:15etatik aurrera

    Lekua: Enrike Urrutikoetxea kalea

    Zergatia: pitxadura zigilatzea dela eta

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

     

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia