Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak Olabiden trafikoa lasaitzeko eta segurtasuna bermatzeko neurri zehatzak hartu ditu

Sopelako Udalak Olabiden trafikoa lasaitzeko eta segurtasuna bermatzeko neurri zehatzak hartu ditu

 

Prozesu parte hartzailean jasotako sopeloztarren eskariei zein Udalak egindako azterketaren ondorioei erantzuten dieten neurri espezifikoak dira.

Beste ekintzen artean, azpimarragarrienak zenbait tartetan abiadura 30 eta 40 kilometro ordukora murriztea, oinezkoen pasabideak igotzea, eta abiadura murrizteko bandak eta ikusgaitasuna hobetzeko “belarriak” jartzea dira.

Udalak balantze guztiz positiboa egin du ehun ekarpen baino gehiago jaso dituen prozesu parte hartzaileaz.

Sopelako Udalak Olabideko Industrialdea eta Osteikoko etxebizitzen gunearekin lotuko duen bidearen irekitzeari buruzko prozesu parte hartzailean jasotako emaitzen aurkezpen publikoa egin zuen atzo arratsaldean Kurtzio Kultur Etxean. Era berean, hitzorduak, uda hasieran udalak, Olabide kalearen bide-segurtasuna aztertzeko egindako ikerketaren ondorioak aurkezteko ere balio izan zuen.

Sopelako Udalak Olabiden bide-segurtasunari behin betiko bultzada eman nahi dio. Hori dela eta udal sopeloztarrak gunean trafikoa lasaitzera bideratutako ekintza batzuk garatuko ditu bide-segurtasuna bermatu, isurpen kutsatzaileak murriztu eta oinezko, txirrindulari eta automobilen arteko bizikidetasuna hobetzeko xedez.

Laster, urtea bukatu aurretik, gauzatuko diren neurri espezifikoak dira, bai ekainean abiarazitako prozesu parte hartzailean jasotako erantzunetan antzemandako eskariei eta baita Udalak Olabide kalean bide-segurtasunaren inguruan egindako azterketa sakonari erantzuten dietenak.

Gontzal Hermosilla Sopelako Alkatearen esanetan, “neurri hauek mugikortasuna hobetzea eta segurtasun handiago bat eta garraiobide desberdinen arteko bizikidetza ordenatu eta baketsu bat bermatzea dute helburu, oinezkoak eta txirrindulariak kontuan izanez. Dena den, guztiok, gidari bezala zein oinezko bezala, nork bere gain hartu beharreko erantzukizunez jabetu behar dugu, guztion betebeharra da eta” .

Halaber Hermosillak “bide-segurtasunari dagokionez kolore politikorik ez da egon behar” ere adierazi du, eta argi utzi du “bakoitzak bere eskumenekin, gizarteko agente guztion parte hartzea eskatzen duen erantzukizun partekatu bat da”.

Hermosillaren esanetan, bide honen irekitzea egun Sopelako Udala garatzen ari den mugikortasuna hobetzeko estrategia integralaren barruan kokatzen da. Bide berria sortzeak ekarriko dituen onuren artean, besteak beste, hurrengoak aipatu ditu: Leioa-Getxo eta Plentzia-Gorliz-Sopela guneetatik errepideko sarrera hobetuko da; industrialdean kokatuko diren enpresentzat sarrera hobezina eskaintzen lagunduko du; dinamikotasun eta jarduera ekonomiko handiagoa sortuko du, aberastasun eta enplegu-sorketaren mesedetan; trafiko-fluxua hobetuko da laster zabalduko den Berangoko merkatal zentroari dagokionez; eta Sopela eta Urduliz lotzen dituen errepidearekin elkartuko da, ospitale berrira sarrera emanez.

Alkate jeltzaleak, maiatzean zehar Udalak egindako inkesta batean jasotako zenbait datu ere gogorarazi ditu, horien artean “400 inkesta baino gehiago egin ostean, sopeloztarren iritziz bide hau eraikitzeko beharrizana 10etik 7,87koa dela”.

Ibilgailuen %60ak abiadura mugak gainditzen dituzte Olabiden

Horrela erakusten du udal sopeloztarrok bide-segurtasunari dagokionez Olabide kalea analizatzeko egindako azterketak.

Kale honetako egoera analizatzeko metodo gisa, bertatik zebiltzan ibilgailuen abiadura eta intentsitatea neurtzeko gai diren radarrak erabili dira.

Neurketa hauek bi lanegunetan burutu dira, Olabideko etxebizitzak bidetik hubilen aurkitzen diren tarteko bi puntutan: Olabide 20 eta Olabide (Lizarre 8).

Aipatutako radarrekin jasotako datuek Olabidetik intentsitate handiak ez dabiltzala egiaztatzen dute, 5.700 ibilgailu eguneko, ordu puntatan noranzko bakoitzeko 250 ibilgailu orduko gainditzen ez direlarik.

Hala ere, jasotako abiadurei dagokienez, Olabide 20 zenbakiaren parean, abiadura muga betetzen ez dutenen kopurua handia. Ibilgailuen %60 inguruk 40 km/h abiadura muga gainditzen dute. Batezbesteko abiadurak muga gainditzen du egun osoan zehar.

Bigarren guneko datuei dagokienez, Olabide (Lizarre 8), ibilgailuen fluxua puntu honetan apur bat handiagoa dela erakusten dute. Ibilgailuen gehiengoa 30 eta 50 km/h abiadan dabil. Muga zabalagoa izanik (50 km/h) detektatutako ez betetzea nabarmenki txikiagoa da puntu honetan. Ibilgailuen % 10ak bakarrik gainditzen du 50 km/h abiadura.

Gontzal Hermosilla Sopelako Alkateak “azterketa honek, prozesu parte hartzailean jasotako sopeloztarren ekarpenekin batera, Udalari balio izan dio Olabide seguruagoa izateko adibidez zenbait tartetan abiadura 30 eta 40 km ordukora doitzea bezalako neurri zehatzak abian jartzeko”.

Alkate jeltzaleak abiaduraren murrizpenak oinezko eta gidarien bide-segurtasunean eragin oso zuzena duela baieztatu du. Eta, hala eta guztiz ere, herritarren mugikortasunean ondorio negatiborik ez duela ere ziurtatu du.

Olabideko bide-segurtasuna hobetzera zuzendutako 6 neurri zehatz

Sopelako Udalak trafikoa eta edukiera lasaitzea, oinezkoen ikusgaitasuna handitzea, espazio publikoa era orekatuago baten birbanatzea eta, azken finean, herritarren segurtasuna hobetzea lortuko duten 6 ekintza espezifiko abiaraziko ditu:

1.    Abiadura 30 kilometro ordukora murriztuko da zenbait tartetan:

Etxebizitza berrien ondoan abiadura muga betetzen ez dutenen kopurua handia da. %60 inguru 40 kilometro orduko abiadura muga baino azkarrago joaten dira. Inoiz 80 km orduko abiadurak jaso dira.    

Zenbat eta abiadura handiagoa izan, hainbat eta handiagoa izango da ezbeharren bat izateko aukera, izan ere zenbat eta abiadura handiagoa izan:

- Orduan eta murritzagoa baita gidariaren ikuseremua, bere ikuspena urrunago dagoen puntu batean jartzen duelako.

- Orduan eta handiagoa da ibilitako distantzia erreakzio denbora berdin baterako.

- Orduan eta handiagoa da balaztatzeko behar den luzera.

Gainera, zenbat eta handiagoa izan abiadura, hainbat eta handiagoa izango da istripuaren larritasuna, izan ere 4 km/h abiaduran doan pertsona bat (70 Kg) harrapatzen duen ibilgailua (1.200 Kg):

- 50 km/h abiaduratik gora badoa, harrapatutakoaren heriotza edo ezintasun iraunkorraren  probabilitatea oso altua da.

- 30 - 50 km/h abiadan badoa, harrapatutakoaren larritasuna erdi mailakoa da.

- 30 km/h abiaduratik behera badoa, normalean hain larriak ez diren haustura eta kontusioak izaten ditu harrapatutakoak.

Hortaz Udalarentzat etxebizitzak bidetik hurbilen aurkitzen diren gunean gehienezko abiadura muga murrizteak lehentasun osoa du, hain zuzen ere udal biltegi ondoko oinezkoen pasabidea eta Lizarre hasiera bitartean.

2.    Abiadura 40 kilometro ordukora murriztuko da:

Arriskugarritasuna murrizteko xedez, Olabide (Lizarre) tarteko amaieran eta baita Gatzarriñe eta Enrike Urrutikoetxea arteko bidegurutzean ere, abiadura muga 40 kilometro ordukora murriztuko da.

3.    Oinezkoentzako pasabideak igoko egingo dira:

Bide lasaitasunerako neurri bezala, Olabide 14 eta Olabide 22ko oinezkoen pasabide bi goratuko dira. Neurri honek tarte honetan ibilgailuen abiadura murriztera behartuko du, bidea gurutzatzen duten oinezkoen segurtasuna handituz.

Nahiz eta egun bandak eta berlinesak bezalako segurtasun espezifikoko elementuak egon, Olabide (Lizarre 4), Olabide 16 eta Olabide (Enrike Urrutikoetxea) puntuetako oinezkoen pasabideak ere goratuko dira trafikoa lasaitzeko neurri hobeezin moduan.

4.    Abiadura murrizteko bandak jarriko dira:

Abiadura murriztapenaren neurri osagarri gisa abiadura murrizteko bandak ipiniko dira Gatzarriñe kalean. Neurri honekin ikusgaitasun erlatiboki txikia duen bidegurutze honen segurtasun baldintzak hobetuko dira.

5.    “Belarriak” ipiniko dira oinezkoen zenbait pasabidetan ikusgaitasuna hobetzeko:

Oinezkoen hobekuntzaren aldeko ekintza garrantzitsu bat “belarriak” jartzea da. Ahulenak babestea bilatzen da ikusgaitasun handiagoa emanez. Ibili beharreko distantzia osoa murrizten du eta oinezkoen pasabideetan aparkatzea eragozten du. Hortaz, “belarriak” jarriko dira Olabideko zenbait oinezkoen pasabideetan.   

6.    Ikusgaitasuna eragozten duten kontainerrak lekuz aldatuko dira:

Aurrez azaldutako neurria zabor-edukiontzien antolamendua kontuan izanik egingo da, martxaren noranzkoan oinezkoen pasabideen ondoren ipiniz, oinezkoen ikusgaitasuna eragozten ez dutelarik.

Udalak balantze guztiz positiboa egin du ehun ekarpen baino gehiago jaso dituen prozesu parte hartzaileaz.

Joan den ekainean, Sopelako Udalak prozesu part hartzaile bat abiarazi zuen Sopela Olabideko Industrialdea eta Osteikoko etxebizitzen gunearekin lotzen duen bidean ingurunearen eta azpiegitura beraren segurtasuna bermatzeko egin litezkeen ekarpen gehigarriak jasotzeko asmoz. 

Prozesu parte hartzaile honen ondorioz, 113 proposamen bildu dira:

  • 101 pertsonek udal web orrialdeko inprimaki digitala osatu dute.
  •  12 pertsonek inprimakia osatu eta Udaleko jendaurreko arreta bulegoetan aurkeztu dute erregistro bidez.
  • Parte hartzaileen %53,98 gizonezkoak izan dira eta %46,02, emakumeak.

Jasotako erantzunen tipologiari dagokionez, emaitzen txosten kualitatiboak sopeloztarren gehiengoak trafikoa lasaitzeko eta bide-segurtasuna handitzeko neurriak ezartzea eskatzen dutela adierazten du. Beste ekintzen artean, auzokideek abiadura mugak ezartzea, zebra bide goratuak jartzea, bere segurtasuna bermatzeko gune arriskutsuenak aztertzea, biribilguneak, radarrak eta zuloguneak jartzea, zebra bideetan ikusgaitasuna hobetzeko neurriak hartzea, seinaleztapen egokia erabiltzea,… eskatzen dute.

Sopeloztarren beste iradokizun edo eskaeren artean azpimarragarrienak: bidea Urdulizko Ospitaleraino iristea bermatzea, garraio publikoen eskaintza hobetzea, bertoko landareak errespetatu eta erabiltzea, etab.

Gontzal Hermosilla Alkatea pozik azaldu da jasotako emaitzekin. “Parte hartzeak gure itxaropenak gainditu ditu eta jasotako ekarpen eta iradokizunek, laster gauzatuko ditugun ekintzak  zehazterako orduan oso baliagarriak izan dira”.

Oharrak

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Trafiko-errail baten mozketa





    Eguna: Ekainak 14, asteazkena

    Ordua: 9:15etatik aurrera

    Lekua: Enrike Urrutikoetxea kalea

    Zergatia: pitxadura zigilatzea dela eta

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

     

  • 2017eko apirilaren 25a.
    Animaliak biltzeko zentroetan dauden maskotak ezagutzeko datak

    Sopeloztarrek animaliak biltzeko zentroetan dauden maskotak ezagutzeko aukera izango dute, maiatzan:

    • Maiatzak 24: Udaletxeko plazan (euria egiten badu Bentatxun edo frontoian). 11:00-14:00.
    • Maiatzak 25: Gernika plazan. 17:00-20:00.
    • Maiatzak 26: Udaletxeko plazan (euria egiten badu Bentatxun edo frontoian). 17:00-20:00.

     

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia